Sendagileari galdezka

  • Behin sagarrarekin abiatuta, sagar zukua, sagardoa eta sagardoz izeneko pattarraz hainbat argibide eman digu sendagileak. Sagar zukua osasun arazoak dituzten "txikiteroei" gomendatzen die eta 14 urtetik beherakoei sagardoa ez edateko aholkua eman digu. Sagar pattarra berriz ez dio inori gomendatzen.

2000ko urtarrilaren 23an

Sagarra

Munduan zehar gehien heltzen den fruta da sagarra, baina Euskal Herrian oso gurea dugu. Grezian, duela 5.000 urte, aski ezagunak ziren bere ezaugarriak. Gure artean sagar mota estimatuena errege-sagarra da, baina mota guztiek dute kontsumorako berezitasuna. Sagarraren azala iragazkaitza da eta horregatik, iraupen luzea du fruta honek. Bestalde, gure azala osasuntsua eta elastikoa mantentzeko, oso ona da sagarra. Ezagunak dira baita ere gaitasun diuretikoak; pixa gehiago eginarazteko, alegia. Pektinaz oso aberatsa da eta ondorioz, odoleko kolesterolaren neurria murrizteko produktu naturalen artean, lehen mailan dago. Sagarra denek jan dezakete: gaixoek, umeek eta zaharrek. Hortzak garbitzeko ere aproposa da: hortzak distirarazten ditu eta gainera ahoa usaingozatzen du.
Argaltzeko metodo guztietan gomendatzen dute sagarra jatea: urdailak zuku dena hartzen du eta oso beteta zauden sentsazioarekin batera gosea gutxitzen du. Sagar ale bakoitzaren % 85 jangarria da; 100 gramok 50 kaloria ematen du, arrautza egosi baten erdiak adinaxe. Eta... gaur egun oso kontuan izateko beste datu bat: ale baten % 1,5, zuntza da eta hesteetako igarotzea errazten du. Gomendagarria litzateke azal eta guzti jatea, baina, pestizidaz tratatu dutela pentsatzen denean, ondo garbitu ondoren jan behar da edo bestela, zurituta edo azala kenduta.


Sagardoa

Produktu honetaz aritu baino lehen, aipa dezagun tabernetan gaur egun saltzen den "sagarra" izeneko edaria: sagarraren muztioa edo zukua da, hartzitu gabea eta usaingozatuta. Beraz, alkoholik ez du eta ondo iruditzen zait "txikiteroek" edatea, osasun arazoagatik, ardoa edo alkoholdun edariak hartzerik ez dutenek kale-giroan lagunekin ibiltzea utzi nahi ez badute. Sagardoa, gure kostaldeko lurraldeetan, alkoholdun edarien artean aitzindaria da. Alkoholdunen eta freskagarrien artean koka dezakegu. Urte asko dira Frantziako Duperron kardinaleak esan zuela: "Frantziak euskaldunei zor die sagardoa prestatzeko trebetasuna".
Edari alaia da, jostaria, gehiegizko asmorik gabea eta gaur egun oso modan dagoena. Hori bai: gazteentzat zaharrentzat baino gehiago. Arabako gure ardoek duten alkoholaren erdia du eta 14 urte baino gutxiagoko gaztetxoek ez lukete edan behar, beren gibela oraindik bere heldutasunera iritsi ez delako. Elikagai bezala, litroko 400 kaloria ditu, hau da, mokadu batez jaten diren lau pasteltxoek adina. Sagardoaren historian, mendebaldeko herrien artean aitzindaria da Euskal Herria.


Sagardoz

Sagardoarekin egindako pattarra da, ardoarekin brandy-a egiten den bezalatsu. Ez gara aurrenak izan, ez eta originalak ere. Gai honetan, normandiarrak izan dira aitzindariak benetan. Bertan ezagutu ahal izan dut nola egiten duten.
Sendagile bezala, ezin diot inori gomendatu pattar honen zalea izatea. Baina bere adierazgarriak aipa ditzaket: usain leuna, sarkorra, fruta gustukoa eta bukaeran sagar usain gozoa. Koñak, whisky, vodka edo tekila batek adina alkohol du pattar honek.
Calvados izenaren jatorria nahiko bitxia da, guk ezagutzen dugun bezala. Esaten dutenez, "Armada Invencible" deitu zitzaioneko eta "Salvador" izena zuen itsasontzi batek, Normandiako itsasertzean hondoa jo zuen. " Salvador" izen hori, urteen poderioz, " Calvados" bilakatu zen eta orduz gero, izen horrekin ezagutzen dugu sagarrarekin egiten den pattar hau. Gure artean, ez da denbora asko lantzen hasi zirela eta sagardoz izenez ari da bere bidea egiten.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude