HITZAK BAKARRIK EZ


1999ko irailaren 05an
Hegoaldeko udaletan euskara zerbitzu mordoxka bat zabaldu ziren 80ko hamarkadan. Ordurarte itzultzaileak soilik izandako lekuetan euskara teknikariak edo dinamizatzaileak kontratatu ziren edota lehendik itzultzaile soilik zirenei egiteko berriak eman zitzaizkien, zenbaitetan laguntzaileak ere izendatu ziren, hau da, euskara zerbitzu osatuagoak eratu ziren, nahiz eta herritik herrira egoera eta baldintzak oso desberdinak izan, eta zer esanik ez, herrialdetik herrialdera. Gipuzkoako udalak izan ziren euskarari sarbide zabalena eman ziotenak.
1989an arautu zen dekretuz EAEko administrazio barneko erabilera-planen lehenengo bosturtekoa eta honek ere bere eragina izan zuen hainbat udaletan euskara zerbitzuak sortzeko eta osatzeko garaian. Bosturteko haren balantzeak argi erakutsi zuen planak eraginkorragoak eta txukunagoak izan zirela, oro har, euskara zerbitzuak zeuden herri-administrazioetan.

EBALUAZIOAK
ebaluazio, ordea, euskara zerbitzuen sarea ez da behar adina garatu ez lurraldez, ez osaketaz ezta sosez ere.
Lurraldekako banaketari dagokionean, Gipuzkoa da buruan dagoena, Bizkaian hutsune handiak daude, Araban bakarren bat besterik ez dago eta Nafarroan, zonalde euskaldunean eta mistoan daude dauden bakarrak. Iparraldean, nik dakidala, ez dago euskara zerbitzurik inongo udaletan.
Osaketari dagokionean, berriz, oso egoera desberdinak daude tamaina bereko udalerri batetik bestera, bai langile kopuruaz, bai udal organigramaren barnean duen kokapenaz, baita eginbehar eta funtzioetan ere.
Sosen kontura etorrita, egin berria du Hizkuntza Politikarako Sailordetzak halako erronda bat EAEko 5.000 biztanletik gorako udaletan, aurtengo urte honetan euskararen arlorako zer nolako aurrekontuak onartu diren ikusteko. EAEn 61 udalerri daude 5.000 biztanletik gorakoak, horietatik 3 Araban, 30 Bizkaian eta 28 Gipuzkoan. Erronda horretako datuen arabera, 61 hauetatik 17 udaletan ez dira aurrekontu osoaren %1era iristen 1999an euskarara zuzendutako diruak. Udal hauek honela daude banatuta: 2 Araban, 14 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.

HIRIBURUEI
erreparatzen badiegu, Gasteizen, euskaldunak %13,6 izanik, aurrekontu osoaren %0,26 izendatu da aurten euskara arlora. Bilbon, euskaldunak %14,3 izanda, aurrekontuaren %0,33. Donostian, euskaldunak %32,6 izanda, aurrekontuaren %1,04.
Bi muturretara joanez, Arrasatekoa da euskara sustatzeko diru gehien gastatzen duen udala, aurrekontuaren %4,92, eta Ortuellakoa gutxienekoa, %0,16.

AMAITZEKO,
interesgarria litzateke euskara zerbitzuen kokagune fisikoen inguruko mapa bat egitea. Azken aldi honetan euskara zerbitzu batzuk bisitatzea egokitu zait eta behin baino gehiagotan ez da erraza izan aurkitzea. Denak Gipuzkoakoak ziren.
Osatu berriak diren udaletako agintariek jabetu behar dute, beste edozein arlotan bezala euskaran ere, paperetan dauden egitasmoak aurrera eramateko pertsonak eta sosak ezinbestekoak direla


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude