Giraldillen txangoa mundu osoan barrena


1999ko irailaren 05an

Presoekin Elkartasun Taldeko kideak goizean goiz iritsi ziren Sevillara Abuztuaren 20an, Atletismoko Mundialari hasiera emango zitzaion egunean. Beharrekoak prestatu eta arratsean estadio aldera abiatu ziren. `Giraldillaz' mozorrotzen ari zirenean udaltzaingoa pasatu zen –lehenengo babes `hesia' zen– baina ez zieten jaramonik egin. Oinez abiatzen ari zirela –ia kilometro bat egin zuten oinez mozorrotuta jada– bigarren `hesiko' paisanozko poliziek

«ea laguntzarik behar zuten»
galdetu zieten. Baietz esan zion `giraldilletako' batek eta poliziak burua eutsi zion tartetxo batean. Tartean jendearen eta polizien agurra jasotzen zuten.
Estadioko sarrerara iritsi ziren eta hemen ere polizia eta mundiala antolatzen ari ziren bolondresen laguntza izan zuten sartzeko –adibidez ate batetik ez ziren kabitzen eta beste batetik sartzen utzi zieten– eta estadiora jaitsi beharreko eskailerak ere bolondresen laguntzarekin jaitsi zituzten. Estadioan sartu eta dozenaka milaka pertsonen txaloak jaso zituzten. Beraiek aurrera, eszenariora igotzeko bidea libre ikusten zuten erabat eta gainera Siempre Así musika taldea ere eszenariora igotzen ari zen, mundialeko himnoa abesteko. Beraien atzean abiatu ziren `giraldillak' eta bolondresak hauen atzean.

«Aizu, traba egiten didazu!»
esaten zion bolondres batek `giraldilletako' bati.

«Gu eszenariorantz abiatzen ari ginen baina, jakina, ez genekien nola jokatu eta bolondresari traba egiten genion, antza»,
dio `giraldilletako' batek. Guztia txalo eta animo berben artean. Azkenean, bi `giraldillak' eszenariora heldu ziren, beste bi lagun zeuzkaten behean, laguntzeko prest. Goian jada, `giraldillen' soinetik tela bat erantzi eta «Repatriation bask prisoners» leloa agertu zen. Carlos Herrera kazetari ezaguna zen ekitaldiaren aurkezle, `giraldilletako' batek bostekoa luzatu zion eta hark irrifarrez hartu. Une batzuk lehenago nekez pentsatuko zuten 20 minutuz izango zirela eszenario gainean, munduko milaka milioi ikus-entzuleren aurrean. Bitartean,

«aukera hau ezin da galdu»,
zioen aurkezleak, Carlos Herrerak;

«Bera ere solidarioa ote zen»,
dio `giraldilletako' batek. Goma-espumako jantzi haiekin, denbora luzean urik edan gabe eta izerditan blai, `giraldillen' barruan itotzen ari ziren bi kideak,

«hala ere
–dio batek–

garbi geneukan zertan ari ginen eta eutsi beharra nagusitzen zen. Hori bai, gero komisaldegian ikusten duzu lehertuta zaudela».
Poliziak jaitsiarazi zituen azkenean eta jendaurrean ukitu ez bazituen ere, estadioko egoitzetara sartzean hasi ziren kolpeak. Gero komisaldegian tratua zuzena izan zen.
Baina handik ordu eta erdira-edo, beste gertakizun batek estadioko ikusentzuleen arreta erakarri zuen. Eszenarioaren atzekaldean –komunikabide guztien aurrez aurre– lau pertsona armailetatik zintzilikatzen ari ziren. Ingelesez «Euskal presoak Euskal Herrira» zioen pankarta atera zuten tartetxo batez, baina gazteleraz «Cumplir vuestras leyes» zioena, ezin izan zuten zabaldu. Zintzilik zirela hasi ziren kolpeak, eta ikusleek ere era guztietako gauzak jaurtitzen zizkieten. Poliziaren eskuetan, estadioan bertan eta komisaldegira arteko bidean kolpeak etenbakoak izan ziren. Komisaldegian jada tratu zuzena jaso zuten


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude