GURE ARTEAN


1999ko uztailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Maiatzeko ostiral gau ilun bat zen, Usurbilen. Uda hasierako iluntze epela. Berrehun eta berrogeitamar bat lagun izango ginen Udarregi ikastolako barne jolastoki bildu eta goxoan. Eta espreski Eskoziatik –Zuberoan barrena– Orialderaino etorriak ziren Mackenzie ahizpek kantatu zuten guretzako.
Ahots onak Eilidh, Gillian eta Fiona Mackenzierenak. Eztarri landuak. Afinazio harrigarria. Armonia ederren barruan, abots ongi enpastatuak.
Eta kantari beroak. Entzuleok nahiko genuen ingelesez abesti bakoitzaren atariko esaten zigutena konprenitzea, baina hura gabe ere laster jausi ginen ahizpen doinuen uztarripera. Samurrak, eta gero eta beroagoak. Eztarriak ez beste lanabesik gabe, behin eta berriro eraman gintuzten gure esku zartadaz erritmoa markatzera. Gorputzen atal guztiak zihoazkigun pittinka erritmoan sartuz. Gaelikoz ere kantari jarri gintuzten!
Alan Griffin irlandarra eta bere lagunak heldu ziren gero. «Grána & Dána». Itsusi eta bihurriak, omen. Hamahiru lagun, hamahiru musikari, Hebrida irletatik etorritako ahizpekin gaualdi berean musika egiteko plazer hutsez Usurbila hurbilduak. Gasofatarako izanik, eta afaria soziedadean, xanpion. Bilbotik, Bordeletik, Okzitaniako Tolosatik... eta Mediterranio bazterrean den Carcasonatik Gui adiskidea. Goizaldeko ordubata arte luzatu ziren Irlandako jiga, reel eta gainerakoak, oholtza gainean ia sartu ezin ziren hamahiru artistek joak. Esmeraldazko Eire urruneko musikak, eta tartean Alanen argibide eta aurkezpenak... euskaraz.

POPULUA,
herria, jendea («publikoa» esaten dute orain musikari eta idazle iraultzaile gehienek ere), masa... oldeengana iristeaz kezkatu garelako izango da seguruenik. Baina asko gara holako ekitaldi edo ekintzaren aurrean lehen erreflexutzat etorri direnen kontaketara jotzen dugunok. Lastima hauek baino etorri ez izana. Non daude herri honetako musikazaleak, tresnaren bat ikasi dutenak, jende aurrerazalea...? Jakinmina, ezagutzeko grina, berri gosea, agortu ote zaizkigu europartu garen abiadura berean?
Kopuruaren obsesioan itsututa, komunikabideetako oihartzuna neurri bakar bihurturik, gauzak ongi egin izanaren satisfakzioa ukatzen dizkiogu gure buruari.
Gozatu dugun (eta zuzeneko ekitaldiak direnean, sekula berriro berdin dastatuko ez dugun) artelana disfrutatzea. Non da Ansorenak txistuan eta Zalduak oboean jo zuten «Xoxo Beltz bat banuen hura», Eltzegorrek Urruñako ikastola kasik amets hutsa zenean antolatutako kantaldietako batean eman zutena? Niretzako, hark bakarrik merezi izan zituen aurreko lanak. Edo artea dago ikusentzunezko ekitaldi batean, edo osterantzean artaldearentzako bazka da.
Eta, bigarrenik, ukatu diezaiokegu gure buruari geurean bizitzeko satisfakzioa. Espantuka ari diren elitistak gogaikarriak diren legez, minorian bizi beharra ez asumitzea frustrantea da. Baina inork demostratu ote du minoria izatea txarra denik? Aitzitik, minorian (edo bestela esanda, herri-biztanlego-merkatu-olde osoaren segmento batean) efikaziaz mugitu eta bizitze aldera doala dirudi alor guztietan etorkizuna. Globala eta lokala, Coca-cola eta harreman pertsonalizatuak.

KRISTO
guztiak kontatzen du gaur diru instituzionalekin. Aipatzen dudan gaualdian ere Usurbilgo udalaren laguntza izan zen. Ekarriko diren edukiak eta horien garrantzia artistiko edo estrategikoa baloratzerakoan erakutsi behar dute politikariek (berdin sailburu batek edo herri bateko zinegotziak) beren kultur politikaren zorroztasuna. Gastuen kudeaketa zorrotza eta baliabideen erabilera ahalik eta efikazena, horra beste baldintza ezinbestekoa. Miloiak «aporrillo» xahutzen dira euskal kultur munduan ere. Zeren eta... Utz ezak bere horretan, Artaso, no jodas.
Eta ororen buru, zer eskatu dezakegu kultur eta herri militante garenez herria (herrien Europa) eraikitzen lagundu, herriak (eta tartean guk geuk) edertasuna sortzeko aukera izan eta ahalegin horretan dirurik ez galtzea baino? Gauza bakarra: zortea izan eta laguntza bila dabilen proiektu garrantzizkoren bati opari egiteko bi sos ateratzea.
Maitasunez ezer gutxi egiten omen da gaur. Menturaz beti izango zen horrela. Baina beti bezala, badira erromantikoak. Bestela, galdetu Alanez eta Usurbilgo Aitzaga Elkarteko kultur taldekoez Zuberoan, Urruñan... eta Hebrida ugarteetan


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude