Federalismoari bai!


1999ko maiatzaren 02an
Europako hauteskundeak gertu dira. Hauexek dira, politologo adituen esanetan, gure hauteskundeen artean garrantzitsuenak, gure etorkizuna erabakitzen duten erabaki nagusiak Estrasburgo eta Bruselan hartzen baitira, eta ez Madril edo Parisen. Aukera ona da euskal-frantziar eta euskal-espainolen arteko betiko eztabaidak gainditzeko. Aurrerantzean Europa da gure benetako hiritartasunaren markoa, libera eta pezeta deuseztu dituen gure moneta berriak, euroak, gauzatua.
Oraindik europar hiritartasun honi benetako estatus demokratikoa ematea falta da. Estatus horren faltan, ezinezkoa litzateke «mirakulu greko»tik jasotako gure kulturan kontrolatu daitekeen aginte legezkoa izatea. Estrasburgoko Legebiltzarra demokrazia honen hastapena besterik ez da. Benetako botererik ezean, nahasketarako joera du Legebiltzar honek, beste botereek egin ez dezaketena salbu, eta eginbehar jakin bat beharko luke.

ADIBIDEZ,
Municheko hiriak, duela urte batzuk, berriki eraberritutako seinalizazioa berriro ere goitik behera aldatu behar izan du, Europatik etorritako agindu bati erantzunez. Bitartean Europa, munduko potentzia ekonomiko nagusia, ez da Jugoslavia ohian eta Kosovon mugak zaintzeko gai: horretarako amerikarrak deitu beharrean dago. Hona hemen, oinarri federalistaren (eta, azkenean, oinarri demokratikoaren) aurkakoa; eta oinarri federalista herritarrengandik ahalik eta gertuen jardutea da, zerbait egiteko botererik ez dagoenean erabaki maila bakoitza goragoko hurrengo armailan utziz. Europa buruarekin dabil eta oinekin pentsatzen du. Ez al litzateke bera arduratu behar estatuek bakarrik ezin egin dezaketen horretaz. Eta hiri eta herriek euren seinalizazio txartelekin jarrai dezaten utzi, karaktere gotikoz eta euskaldunez burutuak izan arren?
Frantziak «federalismo» hitzari dion alergia gainditu beharko luke, bere parlamentua eta Europako Batasunekoaren arteko eskumenak modu argi baten partekatu ahal izateko. Partekatze hau izan ezean, Europa jakobinismo hipokritan erortzeko arriskuan da eta honek frantziar gutxiengoaren aurka jokatuko du (eta orohar gutxiengo latinoaren aurka). Ez dago garbi Frantziako Errepublika nola moldatuko litzatekeen kanpo federalismoaren ekonomian, Europa nahasi eta lauso, nordiko eta liberal bateko hare mugikorretan nahastu gabe. Indartsuenaren legeak gogor jokatuko du, inolako epailerik eta zaintzailerik gabe, kulturaren eta hiritarren maila intimoetaraino iritsi arte.
Europako Estatu Batuen zain beste hamar edo hogei urte egon beharko dugu oraindik, agian. Epe laburrean, M. Pasquak aurreikusitako Europako Konfederazioa aurrepauso argia litzateke atzerrian ezintasuna eta barruan arbitrariotasuna sortzen duen egungo egoera nahasiarekiko.

BARNE
federalismoari dagokionez, hori beste kontu bat da. Hobe, etorkizun hurbilean, horren esperoan ez izatea, «nazioaren oihala hausten ez ikustearen» frantses obsesioa hain handia izaki. Hala ere egokia litzateke Girondinoek, azkenik, Jakobinoak gailentzea, bakoitzari bere burua eta bere hizkuntza itzul diezaioten. Gure helburuak luzarorako baketuak lirateke gillotina kulturalaren deuseztearekin.
Bestalde, gu dagoeneko euskal federalismoan saia gaitezke Zazpiak–Bateko hiru erregioen artean, geurea oraindik ernaldi prozesuan egonik. Bai federalismoari: 1962ko abenduan, «Enbata»ko 20. zenbakiak izenburu hauxe bera zuen. Europa ordurako linboan zegoen eta Euskal Herria infernuan. Arrakastaren ataria den purgatorioa irabazirik, bultza eta heda dezagun itxaropen menperaezina


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude