argia.eus
INPRIMATU
BSCH-ren sorrerak BBV bigarren postura darama
1999ko apirilaren 18a
Banco Santander Central Hispano banketxe berriak lehen postua eskuratu du Hego Amerikako banketxeen artean, orain arte lehen postu horretan zen BBV bigarren mailara eramanez. BSCH eta BBV dira orain Hego Amerikan atzerriko banketxerik garrantzitsuenak, partaidetza eta kreditu kontrolari begira Citibank eta Boston Bank estatubatuarrak, eta ABN-Amro holandarra atzean utziz.
BCH eta Santanderrek Hegoamerikan dituzten aktiboak 7,5 bilioi pezetakoak dira, eta BBV-renak 10 bilioira iristen dira ia. Nolanahi ere, bertako finantza erakundeen partaidetzari begira, 620.000 milioi pezetara iristen da BSCH berria, BBV-ren inbertsioak 577.000 milioi pezetakoak direlarik.
Banco Santander Central Hispanok erakunde filialen 1.755 bulego eta banketxe elkartekideen beste 2.500 izango ditu. Guztira 50.000tik gora langile izango ditu Txile, Argentina, Uruguai, Paraguai, Brasil, Venezuela, Kolonbia, Peru, Bolibia, Mexiko eta Puerto Ricon banatuak