argia.eus
INPRIMATU
PLATANOAREN PANPANOAK
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Platanoa aspalditik ezaguna dugu kaletan, plazatan, ataritan... nonahi landatua aurki baitezakegu. Garai batean zuhaitz honen izena ikastea zaila izango zen Hegoaldeko euskaldunentzat. Hego honetako erdarazko izena kopiatu bai, baina horra hor nahastea: platanoa, zuhaitza eta fruitua baitira gazteleraz. Kaletako zuhaitza

Platanus x hispanica
da eta banana deitu behar diogun fruitua

Musa paradisiaca,
bananondoarena. Alde ederra...
Platanoa, bereizte aldera, plantano eta zenbait herri eta liburu hitz dotorezaleetan panpano izenez ere bataiatu izan da.
Edozein landareren puja edo altsuma luzea da panpanoa. Datozen bizpahiru hilabeteotako argiaz, beroaz eta uraz baliatuz platanoak puja berri mardulak emango ditu, platanoaren panpanoak.
Baso eta lorategietan baino, kaletako eta plazatako porlan artean gehiago ohitu da platanoa, guregandik hurregi. Ondorioz kimatu, muarrotu edo lepotu, gure aizkorakaden beldur hezi izan da beti. Erantzunez metrotako panpano galantak hazten ditu, jateko nahi eta nahiezkoak, duen hostaje guztia berreskuratzeko. Hosto guztiak zabalduta eduki arteko hazkuntza itzel hau sustrai lodikote eta enborreko erreserben bizkar garatuko da, zuhaitza ahulduz. Gogoz, gogor inausitako platano hauek zulatuta, goitik-beheraino hustuta, ezereztuta, gaixo, gazte hilez akabatzen dira. Panpano mardulak bizitza latza eta motzaren adierazle