Bere buruaz konforme ez nonbait, eta horrek eragindako zoroaldian bizi omen da edozeri erasoka. Eta inguratzen duena bera baino azkarragoa denez, bere buruari kalte eginez omen dabil etengabean egoskor. Eta gaixoak bere burua hondatzen ari omen du, bere ubeldurek salatzen duten bezala. Hala diote behintzat hortaz eta edozertaz omen dakitenek. Adituek. Morez jantzitako andere zabala... Horrela aurkezten zuen Iñaki Eizmendik, Joxeba Irazuk egin poesia musikatu eta kantu bilakatu zuenean. Hogeita bosten bat urte joan zaizkigu eta Euskal Herria orduan bezain ubeldua ikusten dut. Modak erabaki eta estandarizatutako neurriz kanpokoa, ez onartua, anorexika nahi dute diseinatzaileek, internazional pasarela politikoan, ez berezia. Plakiak jota. Besteak bezalakoa. Eta ezin du. Eta ezin dute euren neurritara ekarri, hortarako asmatu erregimenek ez baitute helburua erabat lortu, nahiz eta mediatikoki besterik entzun. Izan ere, frantzes eta espainol konstituzioak Euskal Herriarentzat eta hogeita hamasei taila Monserrat Caballetentzat, pareko astakeriak