Quosque Tandem?


1999ko martxoaren 07an
(Ondorengo testua Euskal Kulturaren Urtekariko zinema ataleko sarrerari dagokio. Akats tekniko bat medio, zinemako 1998.eko balantzea jasotzen duen testua ez zen zegokion tokian argitaratu. Bere balioa kontuan hartuta, iritzi orrialde honetan eskaintzen diogu irakurleari).
Baten batek ondoko kronologia irakurtzen badu, uzta on eta interesgarri baten aurrean gaudela pentsa dezake. Montxo Armendarizek buruturiko «Secretos del corazón» filma, lau Goya sari irabazi ondoren, ingelesa ez beste hizkuntzetako filmarik onenaren Oscar saria irabazteko hautagai izendatu zuten.
Bestalde, Goya sariekin jarraituz, animaziozko film onenaren saria Baleuko ekoiztetxearen «Megasonikoak» lanak jaso zuela ikus dezakegu.
Hori gutxi balitz, Canneseko 98ko Zinemaldian Laudioko Tinieblas Gonzalez gazteak, «Por un infante difunto» laburmetraia dela medio, lortutako kritikaren saria dugu gogoan ere.
J.B. Berasategik «Ahmed Alhambrako printzea» animaziozko filma estreinatu zuen, harrera on bat lortuz. Esan beharra dago, gainera, filma euskaraz burutu zela eta bi hizkuntzetako bertsioak eskeini zirela pantailetan.
97ko Gabonak baino egun batzuk lehenago, Ernesto Telleriaren «Suerte» estreinatu zen. Filmak jaso zuen harrerak ez du zerikusirik izenburuak adierazten duen mezuarekin. Aurtengo ekainaren 6an Canal Plusek Telleriak 1996an errodatu zuen «Menos que cero» filma estreinatu zuen. Nik dakidanez, filma hau bere garaian ez zen pantaila handietaraino iritsi.
Julio Médem-en «Los amantes del Círculo Polar» izeneko filmak, berriz, kritikari eta ikusleen txalorik handienak jaso zituen irailean estreinatu zenez geroztik.

EZ
zen hori egun haietan estreinatu zen film bakarra. Egun batzuk beranduago eta Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan Ramon Barea aktore ezagunak berak idatziriko antzezlanetik abiatuz burututako luzemetraia eskaini zigun. Iraileko egun haietan ikusitako erantzuna ikusirik, «Pecata minuta» honek harrera arrakastatsua izan dezake komertzialki estreinatzen denean. Filman antzokietan eskeinitako bertsioan baino pertsonaia gehiago azaltzen badira ere, moldaketa bikaina dela esan dezakegu.
Mundua ezagutzeko beren komentutik ihes egin nahi duten monjen pasadizuak kontatzen dizkigun filmaren ekoizlea José Maria Lara dugu, hemengo zinematografiarekin estuki konprometituta dagoen gutxi horietako bat. Bere izena eta lana aurkitzen ditugu ere La Cuadrillak duela gutxi eskaini digun «Atilano Presidente» filma aurrera eraman dutenen artean.

OSO
bizimodu petrala badaramate ere, burututako laburmetraiak ere aipatu beharko genituzke, baina zerrenda luzeegia suerta zitekeen. Dena den, Tinieblas Gonzalezena arestian aitatu dudanez, Altuna eta Esnalek eginiko «Txotx» ekarri nahi dut lerro hauetara, gaur egun, gezurra badirudi ere, txalogarria baiteritzot egile hauek euskaraz lan egiteko erakutsi duten interesa. Egun edozeini exijitu beharko geniokeena betetzen ez denez, miresgarria deritzogu pantaila handietan euskara entzutea.
«Ahmed» eta «Txotx» alde batera utzita («Pecata minuta»k euskal bertsioa izango duela espero dut ere), gainontzeko filmak eta aipatu gabe utzi ditudan laburmetrai eta erdimetrai asko Cervantesen hizkuntzan iritsi zaizkigu soil soilik.

AZKEN
hilabeteotan, oraindik hauteskunde kanpainaren oihartzunak itzali ez direnean, sarritan dugu mintzagai euskal izaeraren inguruko eztabaida. Horri buruzko zenbait ikuspegi atzerakoi aldatzen ari dela ukaezina bada ere, euskal kulturaren nortasun ezaugarriak aztertzeko eta berdefinitzeko garaia heldu delakoan nago. Hala ere, ekoizpen guztiak, hizkuntza batean hala bestean, errespetagarriak badira ere, euskaldunak galtzen ateratzen ari garela iruditzen zait. Eusko Jaurlaritza eta beste erakundeak noraezean dabiltzalako alde batetik eta errealitatea merkatuaren legeetara moldatzen hasi garelako bestetik


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude