ADN: Azido nukleikoa, kromosomen osagai nagusia eta herentziaren euskarria. Hemen aurkitzen da, bizidunen informazio genetikoa.
ARN: Azido nukleikoa, mezu genetikoaren transmisioan eta proteinen sintesian garrantzi handia duena.
Gene: ADNzko segmentu batez eratutako kromosomako elementua, ezaugarri hereditario jakin baten agerpenean eta transmisioan erantzule dena.
Genoma: Espezieen berezko geneen multzoa.
Genotipoa: Organismo baten, hau da, ale bakoitzaren konstituzio genetiko edo hereditarioa, kanpoko itxuraren ezaugarri-multzoa (fenotipoa) baldintzatzen duena.
Bioteknologia: Nekazaritzan edo industria kimikoan izaki bizidunen propietateez baliatzen diren teknika multzoa. Substantzia batzuk ekoiztu, espezien ezaugarriak hobetu edo mikroorganismoen ahalmenak garatzea ahalbideratzen du.
Ingeniaritza genetikoa: Bioteknologiaren alor bat, gene bakar bat edo gene-talde bat kanporatuz, txertatuz edo eraldatuz, zelulen eta bizidunen osaera aldatzeko aukera ematen duten tekniken multzoa.
Entzima: Erreakzio biokimikoak katalizatzen dituen proteina. Entzima bakoitza erreakzio jakin baterako edo antzeko erreakzio-multzo baterako espezifikoa da.
Murrizte-entzimak: Entzimok nukleotido-sekuentzia espezifikoak ezagutu eta bertan ADNa ebakitzen dute, geneak bakarka isolatuz eta manipulazioa erraztuz. Ingeniaritza genetikoaren "guraizeak".
Plasmidoa: ADNz osatutako egitura zelularra, ADN kromosomikotik independenteki eratzen dena.
Espeziea: Ezaugarri fisiko eta biologiko berberak dituzten eta bere artean soilik gurutzatzen diren –edo gurutza daitezkeen– indibiduoez osatutako taldea.
Mutazioa: Zelulen material genetikoan gertatzen den bat-bateko aldaketa, sarritan karaktere berri bat agertarazten duena eta aldaketa izan duen zelularen ondorengo guztietara transmititzen dena.
Izaki transgenikoa: Ingeniaritza genetikoaren bidez, ahaidetasunik ez duten espezieen arteko material genetikoaren transferentzia burutuz sortutako organismoak.
Bektorea: Ezaugarri bat ostalari batetik beste izaki batera garraiatzeko gai den izakia