Mikel Garmendiari elkarrizketa
Mikel Garmendia: «Joxe Mariren aurpegiak asko saltzen du»
Nork ez du ezagutzen «Goenkale»ko Joxe Mari? «Goenkale»ko pertsonaiaz gain Mikel Garmendiak badu besterik ere, une honetan «El Florido Pensil» antzezlanean dabil eta laster ETBk eskainiko duen «Jaun eta jabe» telesailean ikusiko dugu Ajuria Eneko etxezain modura.
Joxe Marik 300 kapitulu ditu jadanik bizkar gainean, ez al da zama astuna Mikel Garmendiarentzat?
Beharbada errepikatuegia egiten da, baina gustora. Hartu dugun arrakasta hartuta, badakizu estimatzen dela egiten duguna. Nor bere lanbidean aritzea ez da edonoren eskura egoten.
Nola darama Joxe Mariren itzala Mikelek?
Alderdi onak eta txarrak ditu. Jendeak kalean gelditu eta betiko galderak egiten dizkizu; eta batzuetan asper-solas luzeekin etortzen zaizkizu. Baina bestalde, zure lanaren onespena ikustea pozgarria da, Joxe Mariri eskertua nago ni.
Orain «Florido Pensil» antzezlanean murgildurik zaude.
Hori bai dela nekea, askotan goiz osoa «Goenkale» egiten pasatu ondoren, arratsaldean «Florido Pensil»ekin gau aldera arte, eta gero hurrengo egunerako gidoia ikasi behar. Baina antzerkiak hori du ona, bi hilabetetan lanpetua zabiltza, baina hortik aurrera, lan gutxiago da. Eta antzerkiak duen bat-bateko erantzun horrek ez du parekorik.
Telebistarako lan egitea edo zuzeneko antzerkia nahiago?
Ogibidea telebista da. Antzerkian sormenerako leku gehiago dago, gainditu beharreko erronka txikiak daude, eta bat-bateko erantzuna, txaloak nahiz txistuak, jasotzeko aukera duzu
«Goenkale»ren arrakastak izango al du eraginik zuen antzezlan berrian?
Beti du eragina; dudarik gabe Joxe Mariren aurpegiak saldu egiten du. Telebistan saio arrakastatsu batean agertzen den edozeinek saltzen du. Horrexegatik, txanpari etekina atera behar zaio, olatuan gorenean zaudenean trainerua askoz azkarrago joaten da eta. Orain hor gaude, hemendik urtebetera auskalo non gauden. Dagoenean bonbon.
JOSU ARANBERRI
49
KomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazGARMENDIA5
EgileezARANBERRI2Komunikabid