"Nahiz eta irabazi,nere burua ez dut eliteko bertsolari bezala ikusten


1995eko abenduaren 24an
Txapelketa honek piskat geratuta zegoen zaletasuna piztu egingo du
"Nahiz eta irabazi,nere burua ez dut eliteko bertsolari bezala ikusten
Aitor Mendiluze,Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi ondoren
Finalera aurkeztutako guztien artean gazteenak, Aitor Mendiluzek, eraman du aurtengoan txapela burura. Aurretik ere hainbat sari irabazia, etengabean ari da gora andoaindarra. Nahiz eta goi maila horretara iristeko biderik geratzen zaiola esan digun.
Saio osoan ondo aritu ondoren, kartzelakoan, espazioan zehar egindako bidaia ez zen atsegina gertatu, ezta?
Nik saioa nahiko txukun egin nuen, akats handirik gabe, baina kartzelan azkenean luze joan zitzaidan eta bukatzeko gogoa neukan. Bukaerako bertsoa nahiko ondo atera zitzaidan, baina aurrekoak ez. Ez nekien nondik jo eta pixka bat gehiago pentsatu banu hobeto egingo nuen, baina bukatu beharra neukan.
Bezperan txapela jantzita ikusten al zenuen zure burua?
Aukera ikusten nuen. Denok genuen aukera, ez zegoen inor nabarmen atzean uzteko, denok ere maila polita emanda geneukan. Aurreko saioetan ondo ibilia nengoen eta finalera ere saio on bat egitera nindoan. Baina ez nuen uste irabaziko nuenik; gero, gainera, kartzelakoa gertatu zen. Gaia ona zen, baina asko pentsatu beharrekoa eta horrelako final luze batean... bukatzeko gogoa izaten da.
Alde honetatik begira, Bizkaia-Arabako txapelketan baliatutako sistema ez ote da Gipuzkoakoa baino egokiagoa?
Lehengo fasean hori egin zen, baina niretzat oso gogorra da norbait kanpoan uztea. Nahiz eta gaizki aritu, saioa bukatzeko aukera eman behar zaie guztiei.
Lasarteri eskaini zenion txapela. Zer erreferentzia da zu bezalako bertsolari gazte batentzat?
Beno, lehenengoz atzean zeuden zazpiei eskeini nien, denok merezi baitugu. Gero publikoari ere bai, gurekin portatu den bezala portatzeagatik. Eta azkenik Lasarteri. Alde batetik bere urtebetetzea zelako, eta bestetik, txikitatik oso gustuko bertsolaria izan delako.
Erreferentzia bezala, beste estilo eta beste garai batekoa izan arren, nik nahiko gertu eduki dut beti asko gustatzen zaidalako. Bere bertsoak eta zintak asko irakurri ditut, eta entzun.
Txapeldun izanik, eliteko bertsolaritzat kontsideratzen al zara?
Nire kantagintzan eboluzio bat izan dut, teknika hobetu dut, kantatzeko modua ere bai pixka bat. Baina nere burua ez dut eliteko bertsolari bezala ikusten, txapeldun bezala ikustea ere kosta egiten zait oraindik.
Saioak egiteko esperantza badut, baina ez dut uste besteen mailan nagoenik oraindik. Maila hori ematera iritsi naitekela uste dut, baina oraindik ez naiz iritsi.
Murua, Mendizabal... atzera samar geratu izanak zer esan nahi du, gazteek lekua kendu diezuela?
Nik uste guk atzean utzi baino gehiago berak gelditu direla. Guk baino urduritasun gehiago izango zuten, guk ezer galtzekorik ez baigenuen. Zezaketen gehiena ez zuten eman, baina ez guk utzi ez genielako, baizik eta egun ona izan ez zutelako edo beste zerbaitegatik.
Txapelketak bere helburuak bete al ditu gazte bat txapeldun jarrita?
Alde batetik, «Hitzetik Hortzera» saioa bukatu zenean jendearen zaletasuna pixka bat gelditu egin zen eta txapelketa honek bultzada bat emango dio agian. Bestalde, gazteok maila ona eman dezakegula erakutsi dugu.
Zenbateraino hartuko da kontuan txapelketak gazteak promozionatzeko egindako saioa, gero plazaz plaza saioak antolatzerakoan?
Txapelketa berez ez zen promozio bezala antolatu. Gainera finalistez gain, jende on asko dago eta horiek bilatzen jakin behar da.
Hasierako saioetan finalistak izan direnak ekartzen saiatzen dira plazaz plazako saioetan, baina bizpahiru hilabetetako kontua da hori.
Nafarroa, Bizkaia-Araba eta orain Gipuzkoan, hiruretan gazte batek hartu du txapeldunaren lekua. Zeren adierazgarri da hori?
Horrek gazteak molde guztiak hausten eta denen gainetik jartzen ari garenik ez du esan nahi. Baina urte askotan egindako lan bat adierazten du. Urte asko jardun gara lanean, asko saiatu gara eta ilusio handia dugu. Maila gainditzea baino gehiago gogoa eta dedikazioa nabari direla esan nahi du.
Hurrengo urratsa zein da, Andoni Egañaren lekua hartzea?
Ahalegin falta ez da izango, baina kostako zaigu berriz horrelako lana egitea. Hurrengo txapelketan gazteok ez dugu inongo zamarik eraman behar. Oraingoan bezala joan behar dugu, galtzeko ezer gabe eta irabazteko askorekin. Ahaleginduko gara, irabazten ez badugu ere, besteei egurra ematen.
Zein da Mendiluzeren hurrengo erronka?
Saio bakoitza da neretzat erronka, bai jaialdi bat egitea eta baita lau orduz etxez etxe Santa Ageda eskean ibiltzea ere.
Horregatik, saio bakoitza hartzen dut erronka bezala. Orain beharbada jendeak gehiago eskatuko dit. Ni beti saiatzen naiz onena ematen, batzuetan hobeto eta bestetan okerrago. Baina txapela edukitzeagatik ez dut uste aldatu behar dudanik. Astero-astero koadrilatxoan elkartu eta lantzen jarraituko dut aurrerantzean ere.
PETRIKORENA, J.J./ AZPIROZ,Ainhoa
38-39


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMENDILUZE2
GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakGipuzkoako
PertsonaiazMENDILUZE2
EgileezPETRIKOREN1Kultura
EgileezAZPIROZ2Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude