argia.eus
INPRIMATU
Aurkene Iturrioz: "Oso emakume gutxi topatzen ditudala da arazo nagusia".
2021eko uztailaren 19a
Aurkene Iturrioz kazetariari elkarrizketa
Aurkene Iturrioz: "Oso emakume gutxi topatzen ditudala da arazo nagusia".
Bost urte daramatza Aurkene Iturriozek ETBn. «Denbora pasa» eta «Egun Bete» saioetan eta informatiboetan aritu ondoren, pertsonaia ezagunen etxean sartu eta elkarrizketak egiten dizkie gaueko «Gaur egun»ean. Orain egiten ari den lana ez luke beste batengatik aldatuko.
ARGIA. Noren ideia izan da gaueko «Gaur egun» informatiboan berrikuntzak sartzea?
AURKENE ITURRIOZ
Estepan Aldamiz-Etxeberriak zuzentzen du Gaur egun-2»a eta hasieratik nahi izan zuen betiko informatiboetatik piska bat aldentzea. «Halakoren etxetik» saiotxoa nik eramatea proposatu zidan eta halaxe hasi gara. Ezagunak zaizkigun pertsonengana beste era batera hurbiltzeko aukera ematen du eta interesa sortzen du ikusleengan. Oso ideia berritzaile eta interesgarria da.
A. Erraza al da besteen etxean sartzea?
A.I. Badago jendea bere etxea santutegitzat duena, eta inolaz ere ez duena gu sartzea nahi, baina gehienak prest agertzen dira. Gu beren etxeetan sartzen gara, baina beraiek jartzen dituzte mugak.
Denetik sartzen saiatzen naiz. Arazo nagusia emakumeekin daukat, oso emakume gutxi topatzen ditut. Hortan daukat orain esfortzua, ahalik eta emakume gehien lortzeko gogoz nago, baina gizonak dira nagusi.
A. Ikusleentzat ez al da beranduegi?
A.I. Nahiz eta berandu izan harrera ona izan du. Egunean gertatutakoaren berri izateko, edozein ordutako informatiboa ikusten duzu. Informatibo honek beste hainbat gauza eskaintzen dizkio jendeari, zuzenagoa da.
Estepan Aldamiz-Etxeberriak sartu dituen berrikuntza hauek guztiak aurrerapausoa dira eta hori aurrera ateratzea nahiko nuke. Aire freskoa dakarte ideia berri hauek.
GERRA, Ainhoa
47

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazITURRIOZ3
EgileezGERRA1Komunikabid