«Autodeterminazioaren plataformara EA, HB eta EAJ ekarri nahi ditugu»

Joseba Goñi, Herria 2000 Eliza erakundeko zuzendariari elkarrizketa
«Autodeterminazioaren plataformara EA, HB eta EAJ ekarri nahi ditugu»
Joseba Goñi, Herria 2000 Eliza elkarteko zuzendaria
Zornotza eta Portugaleten 11 urtez apaiz izan ondoren, egun Getxoko gasolindegian lanean aurkitu dugu Joseba Goñi, 53 urteko bilbotarra. Herria 2000 Eliza _eliza ofizialaren aurrean jarrera kritikoa duen taldea_ Euskal Herrian, apaizen koordinadora eta kristau komunitatearekin batera, giza eskubide indibidualen eta giza eskubide kolektiboen defentsan aritu izan da. Orain, beste talde batzuekin autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duen plataforma batean parte hartzen du.
«ABC»n leitu dugu KASek nazionalismo moderatuan infiltratzeko zuen taldea erabiltzen duela.
Guk plataforma honetan parte hartzen dugu autodeterminazio eskubidean sinesten dugulako eta komentzituak gaudelako herri honetan indarkeriak amaierarik ez duela izango, Euskal Herriaren burujabetasunaren inguruan, elkarrizketarik ez dagoen bitartean. Plataformak eskubide honi praktikotasuna emateko inportantzia izugarria du.
Plataformaren partaide nagusia apaizen koordinakundea omen da.
Apaizen koordinakundea Herria 2.000 Elizan barne dago, eta hau da plataforman parte hartzen duena.
Herria 2.000 Elizaz gain, plataforma honetan daude Bai Independentziari taldea, Euskaria, Talde Berria _izenak dioen bezala, berria dena_ eta Amaiur.
Plataforma honek irekia, inolako partidurekin loturarik ez duena eta anitza izan nahi du. Aldatuz, aberastuz eta handituz joango den mugimendu soziala behar du izan eta burujabetasun eskubidearen erabilpen praktikoa helburutzat duena.
Zein litzateke helburu hori lortzeko bidea?
Intelektual taldea baino, herrietara, auzuneetara... iritsiko den mugimendu soziala eratzea da bidea, gero jendeak pertsonalki lehenengo eta sozialki gero hausnar dezala lortzeko. Giza eskubide indibidualak eta kolektiboak, bizitzarako eskubidea, estatuen eskubideak eta herrien eskubideak kidetze eta konjugatzea behar beharrezkoa da.
Zuena Elkarri-ren alternatibatzat jo daiteke: biak mugimendu sozialak, biak subiranotasun, autogobernu eta autodeterminazio klabean.
Elkarri oso positiboa iruditzen zait. Konfliktoaren alde desberdinekin topagune bat bilatzeko saiaketa txalogarria da. Gure apustua herrien burujabetasun eskubidearen aurrean gizarte mugimendua eratzea da. Beraz, bi taldeek helburu desberdinak izan arren, osagarriak ere izan daitezke neurri berean.
Elkarri-k elkarrizketa egoteko guk aipatzen ditugun eskubideok errespetatu behar direla dioenean, hurbiltze bat badagoela esan daiteke.
Kristau asko ikusten dira Elkarri-n lanean. Ez al zarete elkarren konpetentzia izango?
Ez, bi taldeen artean ez dago inongo enfrentamendurik. Guztiz bateragarriak dira, bata elkarrizketan zentratua eta bestea autodeterminazio eskubidea gizartean lantzen.
Bitartean, alderdi abertzaleen arteko harremanak blokatuta daude.
Alderdi abertzaleek -HB, EAJ eta EAk-, ez dute euren eskuetan dagoen guztia egiten. Hasteko, egin dezaketena hitz egitea da eta akordio batera iristea, nahiz eta horrek inori amore ematea esan nahi. HB, EAJ eta EAk imajinazio izugarria behar dute. Ni edozertarako prest egongo nintzateke.
Zer egingo zenuke?
Hasteko elkarrizketatzen saiatuko nintzateke. Beste alderdiekin hitz egitea zaila egiten bazait, bitartekari bat bilatuko nuke. Setien izan daiteke bitartekari posible bat. Irtenbideak badaude, baina ez dakit zein puntutaraino dituzten alderdi politikoek arazoak ez konpontzeko interesak.
Egia al da alderdi politikoekin hitz egiteko elkartu zaretena?
Egia da. Hurbiltze informatibo bat eman da autodeterminazio eskubidearen inguruan alderdiei bateratze bat beharrezkoa dela ikustarazteko.
Sarritan aipatua den enfrentamentu zibilaren aurrean, ba al duzu ezer esateko?
Plataforma honek ez dauka enfrentamentuaren gaiarekin zerikusirik, gure helburua autodeterminazioa da. Dena den, nik nabari dut horrelako giro txar bat, ezinegonezkoa. Honen aurrean beharrezkoa da alderdien arteko bateratze bat, bakoitza bere aldetik ibiltzea absurdoa baita.
HB, EA, EAJ, Ertzaintza eta guztiak autodeterminazioaren alde elkartu?
Noski. Egia da oso-oso zaila dela. Arazoa oinarriak jartzen ez ditugulako dago konpontzeke. Elkarrizketa eta topaketaren kultura bat landu beharrean gaude.
Ricardo Sanz EAJko senadoreak Espainiako koroarekiko hitzarmen konfederala eta Konstituzioaren aldaketa proposatu ditu.
EAJk erreforma hau planteatzea oso itxaropentsua da, alderdien hurbiltze-jarrera badagoela adierazgarri delako. Hori da bidea: hurbiltze puntuak aurkitzea eta bitartekariak bilatzea.
Bide hau ez da autodeterminazioaren gairako bakarrik proposatzen. Ertzaintzaren gaian, adibidez, batarekin eta bestearekin hitz eginez, arazoari konponbidea emango lioketen posizioak agertu beharko lirateke herritik. Gauza bera preso eta exiliatuekin ere.
Ajuria Eneko itunarekin zer egin?
Autodeterminazioaren plataforma honek erabat irekia eta alderdi politiko abertzale guztiek parte hartuko dutena behar du izan. Era berean, inportantea da PP eta PSOErekin mintzatzea Estatu espainolarekiko komunikazioa ona izan dadin. Elkarrizketarik gabe, Ajuria Eneko Itunak ez du ezertarako balio. Euskal Herrian imajinazio falta ikaragarria dago, Irlanda eta Palestinara begiratzea besterik ez dago.
Bergizarteratzearen inguruan alderdi politikoen artean akordioa posible ikusten duzu?
Pertsonalki pentsatzen dut presoak ihes egin behar duela eta ni gezurra esateko ere prest nengoke eta kapaza izango nintzateke, horrela espetxetik irtetea lortuko banu. Hor arazoa beste bat da, ni irteten naizenean beste lagun bat barruan geratzen dela. Eta hori da oztopoa. Baina presoa Euskal Herriaren askatasuna lortzeko erabiltzea ez zait ongi iruditzen, presoak egin beharreko guztia jada egin du.
PELLO ZUBIRIA / ARRATE ZUBILLAGA
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakHerria 2000
PertsonaiazGOÑI3
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezUBILLAGA1Politika

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude