argia.eus
INPRIMATU
Kiko Jauregi: «Gasolina normaleko motorea naiz; normaltasuna asko gustatzen zait»
1993ko abenduaren 12a
Kiko Jauregi "Super-1"eko saioko aurkezleari elkarrizketa
Kiko Jauregi: «Gasolina normaleko motorea naiz; normaltasuna asko gustatzen zait»
Beasaindarra jaiotzez, donostiarra adopzioz, urte asko daramatza Kiko Jauregik haurrei zuzenduriko telebista saioen munduan. «Flannery eta bere astakiloak» saioko astotxo bat izatetik «Super-1» saioko aurkezle izatera eraman duen bideak hainbat etapa izan ditu. Super-bikoizle baten abenturak.
ARGIA. Superman gustatzen al zaizu?
KIKO JAUREGI. Txikitan bai. Bere botereek inbidia ematen zidaten. Zinematik irtetean izugarrizko istorioak asmatzen nituen neure buruan; baina egun, egia esan, ez zait hainbeste gustatzen.
A. Clark Kent ogibidez kazetaria zen bezala, zu zer zara?
K.J. Bikoizlea. Asko gustatzen zait nire lana. Telebistakoa extra bat da.
A. Hainbeste kritika jaso dituen «Super-1» gustatzen al zaizu?
K.J. Kritikak ezjakintasunak eragin dituela uste dut. Kate espainiarreko «Pinnic» saioa kopiatu dugula diotenek ez dakite gure saioa kate kataluniarreko saio baten berdina dela. «Pinnic»ekin dugun antza bakarra teknikoa da, ez sortze aldekoa.
A. Patineteaz mugitzen zara zuen super-munduan. Botere aerodinamikoak al dituzu?
K.J. Inolaz ere. Justu justu dakit patinetean ibiltzen. Telebistan ikusten den gehiena teknikari esker da. Hala ere, ordu asko sartu behar izaten ditugu lanean gero agertzen diren minutu gutxiak osatzeko.
A. Super-aurkezletzat al duzu zure burua?
K.J. Ez. Hain zuzen ere, frogetara aurkeztu nintzenean, ez nekien zer lanetarako zen. Beste edozer izan balitz, hura egingo nukeen.
A. Gasolina super ala normaleko motorea duzu?
K.J. Normala. Gainera, normaltasuna asko gustatzen zait.
A. Zein da zure bizitzan gertatu zaizun gauzarik superrena?
K.J. Semea izatea. Bakarra daukat, baina asko gustatzen zaizkit haurrak, eta ahal izango banu, dozena erdi bat izango nuke.
A. Normalena?
K.J. Lana. Lehen esan bezala, asko gustatzen zait normaltasuna, eta bertan sartzen dut asko gustatzen zaidan lana ere.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazJAUREGI7
EgileezIBAN1Komunikabid