argia.eus
INPRIMATU
Andoni Aizpuru: «Negua eta elurra gustuko ditudanez, Finlandian bizikonintzateke»
1993ko ekainaren 13a
Andoni Aizpuru, ETBko "Eguraldi gizonari" elkarrizketa
Andoni Aizpuru: «Negua eta elurra gustuko ditudanez, Finlandian bizikonintzateke»

Gabiriarra. 28 urte. Ezkongabea. Euskaltegi batean irakasle zazpi urte emana. ETBko froga batean aukeratua. «Eguraldi gizona». Parranda eta bertsoak gogoko. Peñaren `freskuraren' zalea. Etxean zenbait bonsai dauzka eta goizero footing egiten du. Euskal egunkari batean irakaskuntza alorrean kolaboratzaile.
ARGIA. Txikitan, trumoi eta tximistaren beldur zinen?
ANDONI AIZPURU. Ez.
A. Zein filme duzu gogoko, «Lo que el viento se llevo» edo «Lunes tormentoso»?
A.A. Lehenengoa.
A. Parranda osteko biharamuna `lainotua' izaten da?
A.A. Nahiko lainotua.
A. `Hego haizeak' eraginik ba ahal du zure animoan?
A.A. Izugarri eragiten dit. Ez ditut gogoko ez hego haizea ez sargoria ere.
A. Loraila amaitu berria, lorezale al zara?
A.A. Lorezale ikaragarria naiz, baita erromantikoa ere.
A. Gizarte honetatik, zerk `goibeltzen' zaitu?
A.A. Euskaldunok elkarren artean ez konpontzeak.
A. Eguraldi txarrari, aurpegi alairik ipintzen diozu?
A.A. Askotan.
A. Itsaso barean arraunean, Orio edo San Pedro?
A.A. San Pedro.
A. Oskorri edo Kazkabarra folk taldea?
A.A. Kazkabarra.
A. Badakigu «Parker Lewisek ez duela sekulan galtzen». Bainan, esan al dizute inoiz, `Andoni Aizpuruk ez duela sekulan asmatzen'?
A.A. Bai, baina serioski ez.
A. Pintorea bazina, zer motatako ortze edo zerua margotuko zenuke?
A.A. Urdina, beti urdin.
A. «Boxeo izarrak» edo «Estrellas en juego»?
A.A. «Boxeo izarrak».
A. Zein musikak eramaten zaitu `hodeietaraino'?
A.A. Antton Valverde, Lizardiren poesiak abesten.
A. Antizikloia, antidopina edo antisorgailua?
A.A. Antidopina. Kirolzale amorratua naiz eta kirol garbiaren zalea noski!
A. Vivaldiren «Lau urtaroak» obrako zeinekin identifikatzen zara?.
A.A. Neguarekin.
A. Zein izan da zure bizitzan izan duzun `euri zaparradarik' gogorrena?
A.A. Oraindik hartu gabea nago. Orain arte, `lanbroa' izan dut gehienez...
A. Andoni Aizpuruk, ilbetea izaten den gauetan, izaten ahal du transformaziorik?
A.A. Baietz uste dut. Ilargiak pertsonengan eragina du.
A. Hego haizeak burukomina eta gorputzaldi txarra eragite omen ditu. Metereologoak errezeta al ditzake aspirinak?
A.A. Uste dut ezetz.
A. Gazteen etokizunerako, zer `ikusmen' ikusten duzu?
A.A. Ez naiz ezkorra, baina `erdipurdikoa' esango nuke.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAIZPURU4
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid