"Gobernu Zibilaren baimenarekin hasi ginen emititzen Bilbon"


1992ko abenduaren 27an
Joseba Macias, Egin Irratiko zuzendaria:
"Gobernu Zibilaren baimenarekin hasi ginen emititzen Bilbon"
ARGIA. Zuen irratiari igorpen baimena ukatu berri diote. Nola hasi zen arazoa?
JOSEBA MACIAS. Bi aldiz egin du Eusko Jaurlaritzak igorpen baimenen zozketa publikoa. Lehena, eta guk horretan parte hartu genuen, 1986koa izan zen. Orduan ideia nagusia zen EAEko prentsa enpresa nagusien artean, eta herrialdeka, baimen horiek banatzea. Horrela egin zen "Deia", "EI Correo Español" eta "EI Diario Vasco"rekin, baina gu kanpoan geratu ginen.
Garai hartan PSE-PSOEko Ramon Jauregi aurka zegoen, baina EAJkoek, mesede legez aurkeztuz, baimena eman ziguten. Horrela, Donostian, Antena 3 («El Diario Vasco»rena) eta Radio Miramarrekin batera (Iparragirre enpresarena, «Deia» bezala) hasi ginen emititzen, Igeldotik.
A. Igeldon bakarrik geratu zineten, 103 frekuentziatik igorriz. Arazoak izan al zenituzten?
J.M. Bai, Euskadi Irratiak 103,2 frekuentzia erabiltzen baitzuen Oiz menditik igortzen zituen uhinak bideratzeko. Genebako Konbenioaren aurka doa hori, guri nahasketa asko sortuz. Salaketa bat egin genuen eta arazoekin jarraitu genuen. Handik beste leku batera joan behar izan genuen eta berriro arazo berak izan genituen. Horrela jarri genuen Mendizorrotzeko antena. Hori oso leku aproposa suertatu da.
A. Hainbeste arazo izan ondoren, Bilbon ere Egin Irratia entzun zedineko ahaleginak egin dituzue. Zergatik?
J.M. Arazo hauek batez ere izan dira beti saiatu garelako legez jokatzen. Emisoren artean leloenak gu izan garela uste dut, ez baikara azpijokorik erabiltzen ibili. Antena ez legezko asko daude, eta potentzia mailak ere ez dira errespetatzen.
Bilbokoa ulertzea erraza da. Irrati nazional bat eratu nahi dugu, eta Bilbon ere duela hilabete pare bat hasi ginen emititzen. 103 frekuentzian. Gobernu Zibilari berri eman genion, baina frekuentzia horretan Euskadi Irratia eta Bizkaia Irratia zeudenez, 102ra pasatzea erabaki genuen.
Eusko Jaurlaritzari baimena eskatu genion eta berak eman egin zigun, Joseba Arregik joan den astean esandakoaren aurka.
A.- Baimemaren ukoaren aurrean zer egingo duzue?
J.M. Salaketa bat jarriko dugu epaitegian. Baimenarekin egin dugu egin duguna eta ukoa arrazoi profesionaletatik at geratzen da. 30 emisoraren artean baimena guri bakarrik ukatzea ez da normala batez ere beste guztiek guk baino arau gehiago apurtzen dituztenean.
Myriam Gartzia
31


GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazMACIAS1

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude