"Izakeraz pixka bat ezberdinak gara"


1992ko uztailaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Millan Biñas, aurten Araban apeztutako gazte bakarra:
"Izakeraz pixka bat ezberdinak gara"
A.- Gero eta gazte gutxiago apezten dira, zergatik ote?
MILLAN BIÑAS. Arrazoi asko daude, baina bizitza modernoak berebiziko eragina duela uste dut. Gazteek, gainera, apeztea itxuraz bizitza osorako denez, beldur pixka batez ikusten dute bide hau. Apaizaren bizitza gogorra da; hilean 66.000 pezeta irabazita zelibatoa beteaz... eta garai batean ez bezala, askotan jendearen eskergaiztoaz. Euskal Herrian, bestalde, egoera politikoak gazte jendearengan eragina izan du.
A. Arabako apezteriaren bataz besteko adina media 60 urtetakoa da, zuk 29 dituzu... apaiz gazteak ezberdinak al zarete?
M.B. Izakeraz pixka bat ezberdinak gara, eta baita apaiz izateko moduan ere; normala denez, ni nere garaiaren semea naiz eta haiek haiena. Lehengo apaizak nolabaiteko status batez ikusiak ziren, errespeto handiz, gu sumeago ikusiak garela pentsatzen dut.
A. Zein izan daiteke bidea gazteak elizara itzul daitezen?
M.B. Askotan instituzio bezala ikusiak gara, eta horrek jendea atzera botatzen du. Jaungoikoaren erreinua munduan ezartzea baldin badugu helburu, erreinu hori definitzekorakoan dator arazoa; justizia, pakea... kontzeptu horiek erakunde ororen gainetik daude. Apaizak instituzioatik urrundu egin behar du pixka bat, eta herriaren erabateko zerbitzari izan.
Alberto Irazu
29

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazBIÑAS1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.