argia.eus
INPRIMATU
"EEEn sartu gintuzten era saiatu nahi dugu euskal sindikatuok"
1990ko maiatzaren 13a
Mikel Petrirenarekin elkarrizketan.

Mikel Petrirena EHNE Nafarroako lehendakari berria
"EEEn sartu gintuzten era saiatu nahi dugu euskal sindikatuok"
Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak presidente berria hautatu zuen apirilean Nafarroan, Mikel Petrirena. Izendapena baserri giroan azkenaldian izan diren istilu gogorrenekin batera gertatu da, baina bere eritziz, epoera larri honi aterabidea eman behar zaio, estuasuna orokorra baita.
"Europako Elkarte Ekonomikoan sartu gintuzten era salatu nahi dugu, gure ahotsa entzun gabe sartu gintuztelako, trukeko txanpona bagina bezala. Europak nekazaritza garatua dauka eta bertako gehigarriak gure ingurura datoz, inportazio arazoak sortuz. Gauzak horrela, prezioak jaitsi, diru sarrerak murriztu eta lanpostuak arrisku bizian jartzen dira. Gipuzkoan eta Bizkaian nekazari kopuru gutxiago dago seturuenik, baina Nafarroan, behintzat, %14a baserritik bizi da eta iskanbila honetan geure etorkizuna jokatzen dugu".
Merkatu librearen esku geratzen zarete, bada.
Merkatu librea deitzea fiktizioa da, kasu honetan ez baitago merkatu librerik. Bi alderdiok ez gaude hasiera batean baldintza berdinetan eta, gainera. eupresa handiek nagusitu eta mugitzen dute perkal guztia.
Momentu honetan esnearen arazoa planteatu duzue batipat.
Esneak sektore garrantzitsua osatzen orain lau hilabete baino 10-12 pezeta gutxiago jasotzen dugu litroko gaur egun, mota bakoitzaren kalitateak duen primaz aparte. Enpresek lehengo Maiatzean sinatu genuen akordioa apurtu zuten Abenduan. eta Martxoaren bukaera arte iraun beharreko prezio tarifak porrot egin zuen. Pentsa besterik, 42 pezetatik 40ra pasatu zirela hilabete berean, eta segidan 36ra, kalitate primak ere jaitsiz. Madrilen onartu genuen akordioak bi alderdioi zegokigun, eta Adrministrazioak bitartekari bezala parte hartu zuenez bertan, erabakitakoa konpli arazi beharko zukeen prolema soziala baita finean.
Zer eskatzen diezue orduan enpresei?
Euskal Herriko kooperatibei gainontzekoen atzetik joan ez daitezen eskatzen diegu, prezioak eutsiz. Beraiek, bere aldetik, gauza gutxi izan direla eta konpetitu beharra dutela adierazten digute. Azken egunotan, ordea, mahai interprofesionala sortu dugu enpresa eta sindikatuon artean eta orain arte ez badu fruiturik eskaini, itxaropen handia dugu. Horretarako halabeharrez prezio minimoa lortu behar dugu Estatu espainolean hortik abiatzeko.
A.G.
25


Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\PETRIRENA1
Egileez\GOSTIN1\Ekonomia