Matxitxa: "Konfidantzarik ez badago, hau bassines madarikatua da"


1989ko uztailaren 30an
Matxitxa Musika Eragintzakoei elkarrizketa.

Matxitxa: "Konfidantzarik ez badago, hau bassines madarikatua da"
Mutrikun operazio gunea izanda, "Matxitxa Musika Eragintza" genuke euskal talde gehien mugitzen dituen bulegoa (besteak beste "Jotakie", "Hertzainak", "Yassa", "Delirium" edota "M-ak"; baita "Itoiz" ere desegin baino lehen). Hauxe mundu nahasi honetan 10 urte emanak dituen Matxitxa berarekin izandako hitz aspertuaren laburpena.
ARGIA.–Talde berri bat hartzen duzue. Zer nolako pausuak ematen dituzue diskoa grabatu edo jaialdi nagusia plazaratu arte?
MATXITXA.–Ba taldea entzun, hitz egin, ikusi ze momentua dagoen, ze material duen eta gero lasai lan plangintza bat osatu, maketa bat grabatu eta jaialdiak bilatzen hasi. Gaztetxetan edo telonero gisa hasieran, horrela errodajea har dezaten.
A.–Taldea jada sendotuta, grabaziotan sartzen zarete.
M.–Guk negoziatzen dugu kontratua diskaetxearekin. Gero, guk produzitutako diskoa ez bada, gainontzeko guztia gure eskutik kanpo geratuz. Guk produzituta bada, geuk lotzen ditugu fetxak, orduak, materiala eta abar luze bat. Jaialdietan bezala kriterioa beti taldearena da, baina guk ere botatzen ditugu gure eritziak, izan ere konfiantza badago.
A.–Grabazio gela utzita plazara, benetako lan esparrura. Nola moldatzen zarete?
M.–Lan izugarria da, baina egin behar. Entsaiatzen eta jotzen nahiko lana duen talde batek ezin dezake 50 bat jaialdiren detaile guztiak lotu: kartelak, argia, eszenarioa, soinua, promozioa edo kontratuak osatu. Talde batzuk, manager pertsonal bat dutela (O.K Korral, Tahures Zurdos,...), gehiago egokitzen dituzte detaile hauek haien gustora, baina beti elkar lanean eta errespetoz.
A.–Dirudienez, talderekiko harremanetan ez dago arazorik. Zenbait jendearengan berriz zuen lanarekiko badago begirune txarrik nonbait. Sumatzen al duzu horrelakorik?
M.–Bai badago chupatintas batzu garen ideia hainbat antolatzailerengan, baina nik argi daukat: nik nere lana egiten dut taldeak nahi duelako, hala ez bada nik ez dut lanik egiten. Konfidantza behar beharrezkoa da neretzat.
A.–Bestaldetik, eta gai arantzatzurekin jarraituz, katxeta eta kontratu kontuetaz nola zabiltzate?
M.–Normalean taldeak kobratzen duen parte bat kobratzen dugu, taldeek kobratzen duten arabera. Hala ere, antolakuntza ofizialetan eta, portzentai hori fijo bihurtu behar; oso erlatiboa da. Moldatzen gara antolamenduaren arabera, ikastolak, herriko gazteak, jaialdi politikoak... Kasu bakoitzean mundu bat. Bestaldetik segun eta zer publikoa den eskatutako baldintzak aldatzen dira. Beti daude baldintza minimo batzu: eszenarioa, bitarteko teknikoak eta abar; baina ez da gauza bera Gaztetxe baten eskatutako eta Donstiako polikiroldegian behar diren mila detaile gehiago.
A.–Baldintzak aipatzen dituzu. Antolatzaileek onartutako baldintzak, kontratuak, hitz emanak, ezuzteak... Nolakoak izaten dira pasadizuok?
M.–Guk oso argi uzten ditugu gure baldintzak, noiz jo, ordua, nolako eszenarioa, argiak, bidalitako zenbat kartel jarri behar, etab. Eskatu, eskatzen dugu haien hitza betetzea, prestakuntza eta esznenario egokia, montajea bere orduan eta baita diru aldetik seriotasuna. Justu konprometitua pagatzea, zeren eta gerta daiteke antoltzaileak irabazi ala galtzea. Irabaziz gero ez digu esandako baino gehiago emanen, baina galduz gero hasten dira mugidak eta negarrak. Horrela askotan gogor jarri behar eta esperientziak esaten dizu marroia guk jan beharrean berak jan dezala. Halere, noski, hainbat kasutan, kontzertua hondamendi argia izan dela ikusten duzunean (aurre baldintzak bete badira ere) akordio batera ailegatzen zara. Ezin duzu tipo bat puteatu maila pertsonalean kontratu bat sinatu duelako.
A.–Maila formalago batean, zenbat jende zarete "Matxitxa"n bertan eta zenbat inguruan?
M.–Bulegoan bi egoten gara beste batek lagunduta asteburutan. Gero, 8 talde mugitzen ditugula, 2 soinu ekipo eta 2-3 argi eta beraiek dakarten jendea. Muntai handia bada edota disko grabatzea, kanpoko jendeari eskatzen diogu. Hauek gurekin batera hasi ziren, gu txiki eta hauek 4 altabozarekin. Gero eta handiago egin da hau eta orain beharbada taldeerekiko lotura lasatu da, telefonotik zintzilik gehiago gaudelarik.
A.–Bukatzeko, taldeerekiko etentxoa, aipatu liskarrak, ezuzteak, eta abar horiek direla. Nola ikusten du Matxitxak bere burua?
M.–Ni pozik nago, nahiz eta, udan batez ere, astebururik eta ez izan. Inportanteena gu eta talderen arteko konfidantza da, bestela hobe ez lanik egin, bestela bussines madarikatua besterik ez da. Gure lana taldeari zerbitzu bat ematea da, berek nahi dute eta guri gustatzen zaigu.
JOXAN OIZ
"M-ak" taldeaz gainera "Hertzainak", "Delirium", "Covers", "OK Korral", "Jotakie" eta beste hainbeste musikari ezagunekin kontaktoan jartzeko Matxitxa dago Motrikun.
58, 59


GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDisketxeak
EgileezOIZ1Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude