J. Leon Kazabon: "Folkak etorkizun iluna du"


2021eko uztailaren 23an
"Azala" musika taldeko Jose Leon Kazaboni elkarrizketa.

"MARIGAIZTO" DISKOAREN OSTEAN BESTE BAT PENTSATZEN ARI
J. Leon Kazabon: "Folkak etorkizun iluna du"
Kaleratu berri dute disko berria, 7 urteren ostean laugarren lana dugularik honako hau. Diskoz eta folkaren egoeraz hitzegiteko asmoz, taldeko gitarra jolea den Jose Leon Kazabonek Oiartzunen duen baserrira gerturatu gara.
ARGIA.- Zein izan da Azalak zazpi urte hauetan eraman duen bilakaera?
J.L. KAZABON.–Ni lehenengo diskoan ez nintzen egon, baina esan daiteke estilo aldaketa bakarra lehen diskotik bigarrenera eman zela. Lehenengo diskan Beltran zen talde burua, eta berak ezarritako bidea jarraitzen zen. Gero Beltranek Txanbela sortu zuen eta Azalak beste bide bat hartu zuen. Geroztikan nahiko estilo berdina jarraitu dugu.
A.–Ze berrikuntza dakar "Marigaizto" izeneko azken honek?
J.L.K.–Musika mailan soma daitezkeen berrikuntzez gain, ahotsa da berrikuntzarik nabariena. Honen arrazoia ulerterreza da: honen aurreko izan zen "Zaldiko Maldiko" izeneko diskoan kantak ez sartzearen arrazoi bakarra oso gaizki abesten genuela izan zen. Orain ordea Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrerekin gauzak asko aldatu dira.
A.–Nola ikusten duzu folkaren egoera?
J.L.K.–Baldin eta etorkizuna nola ikusten den; profesional gisara ikusten baldin bada etorkizuna, ezinezkoa gertatzen da. Merkatua txikia da eta gainera euskaraz abesten baldin bada are txikiagoa. Berbenatan hastea adibidez, bihardanik litzateke posible: munduan zehar dabiltzan zenbait abeslariren abestiak hartu eta herriz herri kantatu. Baina guk abesti herrikoiak ditugu gustokoak.
A.–Azken diskoari atxikituz, nondik datorkio izena?
J.L.K.–Galdera horrek ez dauka erantzunik. Norbaiti bururatu zitzaion eta besteei atsegina suertatu zitzaigunez, aurrera jo genuen. Neri Jose Leon jarri zidaten bezala jarri diogu guk "Marigaizto" diskoan.
Abestiei dagokienez, orohar herrikoiak dira. Dena den bada guztien artean ezberdina suertatzen den bat: "Jota Vieja" delakoa. Oso kanta zaharra da, nahiz eta entzun ostean oso modernoa dela iruditu. Herrikoien artean kanta ezezagunenak hautatzen saiatu gara, beste asko oso entzunak bait daude.
A.–Noiz izango dugu ordea Azala herriz herri ikusteko aukera?
J.L.K.–Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geuden. Lehen esan dizudan bezala Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira. Honen ondorioz ez dago ez ekipo onik ez eta tekniko onik, eta honek azkenean nekatu egiten zaitu. Teknikoak ez bazaitu ezagutzen, kultur emaitza ez da hain ona, eta taula gainean deseroso nabaritzen zaigu, honek jendearekiko harreman hotza sortzen duelarik.
A.–Zer dela eta diezu folkak arrakasta gutxi duela. Hor dago Oskorri, esate baterako...
J.L.K.–Nik bi puntu hauetan oinarrituko nuke: partaideek eskaintzen duten kalitate bikaina batetik, eta duten esperientzia bestetik. Ez dut uste dena den kalitate soilez arrakasta hori lor daitekeenik, ez bait dago merkaturik. Folkak behera jo duela esan liteke ezbairik gabe. Ganbara-koek diote gorakuntza ttipi bat somatu dutela, baina nik ez nuke hori horrela denik esango.
Disko honekin oso gustora geratu omen dira hala ere, eta zehazterik ez baldin badogo ere, beste disko bat gauzatzeko aukera aurreikusi dute dagoeneko. Martxa hartzen hasiko ahal da berriro!
MIKEL ARRIETA
56


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakAZALA
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazKAZABON1
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Lanbide eta kriminalizazioaren jatorria

Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-12-09 | Behe Banda
Barra warroak |
Titulua: beste erabaki bat

Karta esku artean hartuta zain daukat zerbitzaria, bere begiak gainean sumatzen ditut, denek aukeratu dute zer jan, batek oilasko paparra, gazta, tomate eta barbakoa saltsadun bokadiloa, besteak hanburgesa baina tomate, letxuga, kipula eta ezer gabe, lau zenbakia, lau zenbakiak... [+]


Iragarkiak

Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.


Basoko ehiztaria

Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]


2024-12-09 | Jakoba Errekondo
Errastiko ogia
Ilarretan dilista nafarra

Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo lekazia bezalako jaki ederrik ba al da negua goxatzeko? Pertzak bete lekari,... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Igandea

Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Larunbata

[Hemendik gatoz: Ostirala]

Betzuloak, berriz. Ostegunean bezalatsu edo agian gehiago. Ohean eman ditu bederatzi-bat ordu, baina kosta zitzaion lo hartzea. Orduero-edo jaiki da gauean, amets gaiztoekin, hotzez, bero zuen gero... Ama besarkatu du sukaldean topatu bezain... [+]


Ipuin bat lau kapitulutan
Ostirala

[Hemendik gatoz: Osteguna]

09:00ak ere ez dira. Jakinarazpen batek mugikorraren pantaila piztu du.

A AMA: Iraitz, laztana, zer moduz egin duzu lo Lurren etxean? Gustatu zitzaizuen ikusitako pelikula?

Hasperen txikia eginda, aparatua itzaltzeko botoitxoari eman dio... [+]


Frantziako atzerri ministro Barrot-en telefonoa hackeatu dute

Jean-Noël Barrot ministroaren telefono pertsonala hackeatu dute, honek Signal aplikazioko mezu zifratu bat ireki ondoren. Gai Numerikoen –digitalen– ministro ere izan zen Barrot, eta gisa honetako amarruen aurkako lege proiektu bat ere sustatu zuen.


Ekialde Erdia
Turkiaren aliatu jihadista siriarrak Damaskorantz doaz

Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta... [+]


2024-12-06 | ARGIA
Emakume batek jazarpena salatu ondoren, beste 30 emakumek seinalatu dute gizon bera

Gizon batek egindako jazarpena salatu du Irati Rusiñol hendaiarrak sare sozialetan. Komisarian ere jarri du salaketa. Salaketa publiko egin ostean, beste 30 emakumek esan dute gizon beraren erasoak jasan dituztela. Rusiñolek adierazi du beste inori halakorik egin... [+]


Eguneraketa berriak daude