argia.eus
INPRIMATU
Anjel Lertxundi: "Obabakoak eta gero nere burua kokatu behar izan diat"
2021eko uztailaren 23a
Anjel Lertxundi idazleari elkarrizketa

«CARLA» NOBELA KALERATU: KOMIKIGILE BATEN ISTORIOAK
Anjel Lertxundi: "Obabakoak eta gero nere burua kokatu behar izan diat"
Asteasuarrarenari segida emanez, "Erein"ekoek literatura saileko ziento erdi batekoan plazaratua, "Carla", Anjel Lertxundik elaberri moldetan erditutako azken kumea; "10 urtez literatur teoria irakastetatik eta artegintza zein nere obrari buruzko erreflesiotatik jaioa".
Gortari izeneko komikilari bat dugu etengabeko borroka ihardunean dabilen komikilari heroia. "Ez nian idazle bat pertsonai bezala hartu nahi Bi arrazoi hituen, batetik komiki mundua ezaguna nuelako, eta dinak dituk".
Antzekotasunak bai, hala ere garbi bereizten ditu Lertxundik isladatzen duen eta berea den ihardunen planoak: "zaila da uztartze hori osatzea, oro hartze pertsonaiaren lan molde ez tajutu horren aurrean, esperimentatu nahi nian neureak ez diren bideetaz; nere bidea tonu lasai batetik zihoak. Bi plano zeudek, idaztearen abentura eta nobela berak kontatzen duen abentura, eromenarena eta batere eroa ez denarena».
Poetika berri baten aurrean
Bideak aipatuta, argi erakusten digu "Carla"k Lertxundiren ildo berria. "Teknikaren menderakuntza minimo batera ailegatuta, "Hamasei..." edo 'Tobacco days' batez ere, beste bide pertsonalagoari segitzea, "Aise..." eta "Urtero da aurten" desapertzibituan bezala, erabaki diat. Erraza ez omen den erabakia, "horretan duk idazleak bizi duen tentsioa: erantzun dagoen behar bati ala hire buruari, idazle bakoitzak superatu beharreko tentsioa. Ni hori bizitzen ihardun diat, beste batzu hori bizitzen ari diren bezala`.
«Artegintzak gratuitoa behar dik izan»
Lerratze pertsonalago honen arrazoia ez da bakarra batetik «Obabakoak» genuke, Lertxundiren ustez epoka bat isten duen nobela. "Horregatik nere burua kokatu behar izan diat, epoka horren barruan bait nengoen"; edo bestetik, berkolokatze iharduna bera, baita Ertaeuropako literatura irakurketek beregan txertaturiko gizonari buruzko erreflesioaldi sakonak ere. "Baina horrek bezainbat motibatzen nauena, euskara kontuan, matiza, gauzak zehezten ahalegintzea duk, eragindako hizkuntza degradazioaren kontra, azken batean literatura bait duk horren aurkako errefujio bakarra. Hala, ahalegin horietan gabiltzan neurrian hizkuntzari lagunduko zioagu. Gainontzean bai, historiak kontatu denborapasan".
Fikzioa eta errealitatearen arteko tenkari buruzko hausnarketa entsegua dugu nobela hau, bien arteko mugak ilun xamar aurkezten dizkigun elaberria. Era berean, Eros-aren eztenkadez josita –"tentsioa, ideal bat dagoenean oso inportantea duk tentsio erotikoa, areago prozesu hori indartzen duen aurreko amodio haustura baldin bazegok", arteari buruzko erreflesio sakon bat aurki dezakegu. Eromen batek igurtziriko arte pasadizoa. Dohaneko arte ideala litzateke hau, zeina amodioa bezala "benetakoa eta a-tope eman beharrekoa dena, aurrekoarekin mozteko gai eta errenuntzioz beteta. Diziplina eskatzen duena».
Gortari gure komikilariak horrela jokatu zuen: aitzinako lan eta bizimoldeekin hautsi eta zintzo eta 'dohainez' ahaleginetan ihardun. Ondorioa ordea: eromena, akabera. Horretan ere kausitu dugu "artegintzak gratuitoa behar dik izan" aldarrikatzen duen Lertxundi molde eta berrikuntza ahaleginetan ("ahaleginak berak soilik ere merezi dik`). Ondorioa berriz, ikustekoa.
JOXAN OIZ
51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakTextu libur
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLERTXUNDI2
PertsonaiazLERTXUNDI2
EgileezOIZ1Kultura