Fermin Muguruza: "Rokanrolaren historian talde bakoitzak bere belaunaldia bizi du"


2021eko uztailaren 23an
"Kortatu" taldeko Fermin Muguruzari elkarrizketa.

"KORTATU" IRUÑEKO KONTZERTUAREKIN BUKATUKO DA, URRIAKO DISKO BIKOITZAREN ZUZENEKO GRABAKETAZ
Fermin Muguruza: "Rokanrolaren historian talde bakoitzak bere belaunaldia bizi du"
Lau urte t'erdian hiru disko luze kaleratu ondoren, "Kortatu" bukatu egingo dela ezagutzera eman da. Rock zaleen harridurak berriarekin batera egin du eztanda, zurrumurruak besterik izango ez diren esperantzaz. Ferminek argi baieztatu du: "Kortatu-ren historia hemen amaitzen da".
Moskun lotu ginen hizketarako. Egin egunkariko "Bat, bi, hiru" orrialdeetan iragarritako albistea Euskal Herri osora ez ezik atzerrira ere zabaldu da derrepentean. Ezin sinestuzkoa gehienentzat hasiera bateko berria jakiterakoan, batik bat Kortatu Kolpez Kolpe diskoa behin eta berriz entzun dutenen artean, Tolosako aurkezpenaren ostean burutu dituzten kontzertu apartak eta gero gainera.
"Ezin esan liteke arrazoi konkretu bat izan denik erabakia hartzeko", patxadaz heldu zion gaiari Ferminek "jakina, faktore ezberdin eta anitzak tartekatu dira". Ez da erraza guzti horien azalpena egitea "eta ez dut uste esplikazio moduko erantzunik ere eman beharra daukagunik. Bide bat burutu du Kortatu-k; hasieratik orain artekoa diskoetan barrena ikusten da, eta gure kontzertuetan izan den jendeak ezagutzen du".
The Jam, Stiff Little Fingers, The Clash eta beste hainbat taldek bere garaian halako erabakia hartu zuten bezalaxe, Kortatu ere bere taldekideen belaunaldiko fruitu eta adierazpenetariko bat izan da.
"Bai, rokanrolaren historian zehar talde bakoitzat bere denbora bizi du. Hori da politena niretzat. Kortatu izan dena izan da; oraindik ere badela uste dut, akaso puska batean ere bai. Baina honez gero, disko bikoitza zuzenean grabatu, gure benetako giroa jaso, eta hemen amaitzen da".
Ez dago inertziarako lekurik
Zalantzarik gabe, denbora laburrean oso kontutan hartzeko erreferentzia bilakatu da Kortatu euskal rockaren esparruan, ezin ahaztuzkoa suertatuko dela hemendik aurrera. Irundar hirukoteak abiatutako ibilbideak ezaugarri bereziak ekarri ditu musikagintzara, neurri handi batean jarrera hainbaten eragile ez ezik iragarle ere suertatu bait da.
Gogoan dauzkagu estraineso urratsek hasitako norabidea, eta denon ezaguna da urteotan mantendutako nortasuna ere. Baina egun
"ezer ez da lehen bezalakoa", Ferminek aipatu zion Bilbon Pablo Cabezari, "taldeetan ez bait dago jadanik hasierako izpiritu hura".
Areago zabalduz mintzo zitzaigun guri:
"gure lana alienantea bihurtzeko arriskua zegoen, musikaren munduko inguruneak inertziara bultzatzen du-eta kasurik gehienetan. Beti egin izan dugu talde dinosauroen kritika roilo komertziala esplotatzerako ordua ailegatuta. Guretzat erraza da kontzertuak egitea, disko gehiago gauzatzea, Europan zehar beste gira batzu...".
Azken aldian pentsatutako erretiroa
Maketak eta jaialdiak izan ziren lehenik, eta aurrenengo diskoarekin gero "tailer lan antzekoa izaten hasi zen". Hortik aurrera gero eta jende gehiagok hartzen du parte Kortatu-ren inguruan, alde batetik musika kreazioari lotuta dagoen taldea eta bestetik abarreko mediatizazio guztiak.
"Kortatu dimentsioa bereganatzen doan neurrian parasitoak sortzen direla somatzen duzu. Ekipoen jabe zurrupatzaileak, kritikoak –oso gutxi salbatzen direnak portzierto, hipokritak aurrez aurre eta atzetik makilazoa–, zirkuito diskografikoak... Hemen 'Basati Records' babarrik dago. Beste diskaetxeak multinazionalak bezalakoak dira. Hala ere 'Oihuka'rekin ongi konpondu gara".
Arrakasta komertzialaren kausaz ote zen, galdetu genion.
"Bai, beharbada", erantzun laburra.
Iazko udako AEKko barnetegian ikasten hasi orduko akaboaren zantzuak agertzen hasiak omen ziren. Lau hilabete jo gabe eta euskara ikasten. Hirugarren diskoaren atariko asmoak eta hartutako konpromezuak bidea burutzen lagundu zuten halaber.
"Euskaraz egin dugu azken diskoa. Baina errepertorioa zehaztua du Kortatu-k hasieratik egindako bidean zehar. Ezin dira alde batera utzi gaztelerazko kantuak eta ezin dugu talde euskalduna izan Kortatu gisan. Disko hau kaleratu aurretik beraz, bagenekien bukatutzat emango genuela".
Jendeak dena eskatzen du
Kortatu eta bere entzulegoaren artean estutu diren harremanak garrantzitsuak izan direla ezin ukatuzkoa da.
"Ez da ahaztutzen. Eta badakigu urriaren 1ean Iruñeko Anaitasunan egingo dugun zuzeneko grabaketan denok izango garela. Azken kontzertu hauetan aspaldiko jarraitzaile eta kolega hurbilekoenak gurekin izan ditugu. Egia da, nostaljia sortzen dela eta guzti hori. Baina, ez dakit, ematen du jendeak ez duela ulertzen. Eta pentsatzen dut batzuetan jendeak gurekiko eskubideak eta guzti dituztela uste izaten hasi direla. Ez dakit ongi esplikatzen dudan...".
Kosta egiten da mementu honen balorazioa egiterakoan kortatuzaleari hartutako erabakiaren prozesuaren nolakoa osoki azaltzea, esplikaziorik eman behar baldin bada ere.
"Begira. Badirudi poli-miliak garela eta burniak utzi ditugula, eta orain gainera prentsaurreko batetan esplikatu behar dugula. Baina motellak!, gu ez gara damutzen!".
Disko bikoitza datorren martxorako
Anaitasunako jaialdiaren aurretik oraindik Oñati eta Irungo kontzertuak egingo ditu Kortatu-k. Ondoren, zuzeneko grabaketa gauzatu eta diskoa merkatura ekartzerako hilabete batzu pasatu ohi dira, plastikora eramateko bitarteko lanean.
"89ko martxoan edo kaleratuko da. Egundoko ilusioa daukat. Errepertorioa egina dago, zer bai eta zer ez".
Azken aldian bezala, bertan izango da Kaki kitarraz.
"Gure soinua hobetu du eta kontzertu guztietan jotzen ari da gurekin, eta ez dugu nahi bera gabe jo nahi. Oso gustora nago bere seinuarekin".
Aniza denez, Ferminek ez du beste talde bat osatzeko inolako projekturik eskuartean.
"Pixkat nekatuta ere banago. Lan handia egin dugu denbora laburrean eta ia etengabeko jarraipenaz. Ez dut kantatzen segiko. Eta kontentu nago hartutako erabakiarekin".
Baina musikaz gozatzen duela ezin ezkutatu dezake, ez eta hizketan ari garela ere. Solasaldia bukatzerako bere etxean gaude dagoeneko. Eta disko bat jarri digu: Zimbabwe-ko talde bat, bigarren aldea.
GORKA ARRESE GARBIÑE UBEDA JOSU LANDA
"Kortatu"ren bukaerak denen atentzioa itzarri du.
Fermin Muguruza: "Motellak!, gu ez gara damutzen!".
48-49





GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakKORTATU
PertsonaiazMUGURUZA1
EgileezARRESE1Kultura
EgileezLANDA2Kultura
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


2024-10-14 | Julene Flamarique
Udalatx mendiko gurutzea eraitsi eta... idazki misteriotsu bat utzi dute

Arrasateko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez larunbat goizaldean kendu zuten ezezagunek gurutzea. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan zegoen kokaturik, 1.120 metroko garaieran. 1971. urtean jarri zen eta 250 kiloko pisua eta 10 metroko luzera zituen. Oraingoz ez da gurutzea... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Gasteizko euskalgintzak egun osoko egitaraua antolatuko du urriaren 19an

“Gasteiz euskararen hiria” ekimena ospatuko dute urtarrilaren 19an Arabako hiriburuan. Euskaraz egingo diren ekintza ezberdinek osatuko dute hamabi orduko egitaraua. "Euskara protagonista izatea" da ekimenaren helburua.


2024-10-14 | iametza
Educamadrid eta MAX: burujabetza teknologikoa Madrilgo hezkuntza sisteman

EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan eta egun milioi bat erabiltzaile inguru ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo... [+]


2024-10-14 | ARGIA
40 estatuk “gogor gaitzetsi” dute Israelek NBE-n kasko urdinei eraso egin izana

Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]


Eguneraketa berriak daude