Eduardo Gil Bera, fIosofiaren eskutik bizi den idazlea


1988ko urtarrilaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eduardo Gil Berarekin elkarrizketan .
FILOSOFIA EUSKARAZ ARGITARATZEN NAHIKO LAN DAGOEN ARREN
Eduardo Gil Bera, fIosofiaren eskutik bizi den idazlea
"Rara avis" deitu dute Tuterarra izan eta filosofia idazten duela estakuru. Denbora, gizakiaren aldakaiztasuna eta beste dantzatzen ditu 87.ean Xalbador saria irabazi zuen. «Atea bere erroetan bezala» bere lanak.
ARGIA.–Llabur llabur, zertaz ari zara hainbesterentzat ustekabeko gertatuko den liburu honetan?
EDUARDO GIL BERA.–Bilaka, gizakiaren aldakaiztasuna, denbora, mina, okerra...ororen buruan horiek dituzu betiko galderak, gaia genuke beraz ea erran daitekeen filosofiak lehengo eta oraingo arazoak dituen, hau da, behin arazo horiek gainditurik berriak sortu ote diren edo ez ote gabiltzan beti arazo berei bueltaka. Ene ustez arazoak beti berberak ditugu denboraren buruan, zeren «denboraren buruan» hori ere hemendik egiten baitugu, orainetik, presentetik.
A.–Ez dira beraz arazoak gaindituak:
E.G.B.–Ez dira ene ustez betiko arazo horiek gaindituak, «egia», geure burua «hobenduri» edo «errudun» jotzea e.a. ez dut uste gainditurik diren. Egun ohitu gara Amerikatik heldu den master batek «hori gainditua da" erraten duelarik onartzera, eta nik horren kontra jo dut.
A.–Denbora eta iragana hitzetik hortzera darabiltzazu lanean zehar.
E.G.B.–Bai, ene ideen artean denborarena nagusi izan da. Pentsa adibidez gure iraganean, arazo inportantea da niretzat gure iragana nola ulertzen dugun, pentsa adibidez, gure iragan ofiziala herri gisa edo nazio gisa zein eskuetan den, iragan ofiziala eskuan edukitzea arma hagitz bortitza da. Orain pentsa gure gogoan zer nolako idea izaten dugun geure iraganaz, «ni, hainbeste urte nuenean halakoa nintzen» e.a. Ene idea da, iragan hori mementu honetatik, presentetik egiten eta moldatzen dugula, horregatik denbora iragana nola aditzen den arazo nagusia iruditzen zait. Gure buruan, eta batez ere moralean, hobenduri izatea adibidez hortik heldu da, iraganetik, horretarako beti iraganean bermatzen gara.
A.–Aipuzale borrokatu ageri zara liburuan.
E.G.B.– Ene estiloa, horretan Montaigneren jarraitzale naiz, aipu anitz ematea da, eni pasadizoak atsegin zaizkit aunitz, uste dut gai bat enkaratzeko hagitz. ongi dela, uste dut errealitateak duela ez aurki bat eta girbin bat, baizik eta aurki aunitz eta girbin aunitz ere.
A.–Inan edo han nobe. Ia bat idatzia zarela jakin dugu.
E.G.B.–Nik egin nuen nobela bat, baina hori zen estakuru bat filosofi arazoen kontatzeko, ta uste dut saio edo entsegua bide hobea dela aipu eta guzti, argudio bat muntatzen ibiltzea baino.
A.–Zer leku du gogoetak zure lanaren prozesuan?
E.G.B.–Enetzat idaztea ernari egotea bezala da, beharbada prozesu oso baten laurdena, bertze hiru laurdenak oharrak hartzea eta gogoetan aritzea lirateke, bat batean nik ikusten dut liburua eta bere egitura. Nik fite idazten dut eta idazterakoan ez dut arazorik, sintaxian isladatzen da fite idaztea. Nik uste dut liburu honek zailtasuna gaian duen eta ez hizkuntzan, agian mendebaldekoentzat beharbada, baina zailtasuna gaian, ez hizkuntzan.
A.–Terminologiarekin ez da beraz izan arazorik?
E.G.B.–Nola erranen dugun hori eta hura? Ez dakit baina adituz gero erranen dut aisa, aditu behar horretarako lehenbizi, gaiak eta aipuak jauzika doaz, fite, baina hori islada bertzerik ez da, horregatik diot liburua bazkalondoko prosa dela, zeren orduan ere gogoetan gaudelarik ideak eta iduriak fite doaz gogoan, handik harat eta hemendik hunat, galtzen da haria eta gero hartzen da e.a., nik hori berariaz egina dut.
A.–Liburuaren egitura eta gaien sailkapena ere bereziak dira.
E.G.B.– Arazoa nik nola ikusten dudan, gero, errez etortzen zait liburuaren sailkapena, ez molde akademiko batean: «gaia zera dugu, hau; kontrako argudioak hauek; aldekoak hauek; gero sintesis eta antitesis» Molde hori berariaz baztertua da, desegogkitzat jotzen dut, ni ez naiz unibertsitatean egona. Aunitzetan iduri du gauza bat akademikoki errezki sailkatua delarik garbia dela, ta hori ene ustez topiko galanta da, uste dugu aditzen dugula, buruz ikasten dugu formula, baina zer hartu dugu geurez guzti horretatik? Aunitz aldiz formula dakigu baina beharbada ez dugu hartu, horregatik ene idazteko eredua Montaigne da, aipu anitzekin, nahi duenak bere iritzia izan dezan.
A.–Filosofia lanetan Orixe ta zu baino lehenago arituak dira. Baliatu duzu haien uztatik zerbait terminologian edo?
E.G.B.–Orixe ez dut irakurri, bai aldiz Axular edo Sarako Etxeberri, baina euskal filosofian ez da deus, bon, ea zeri erraten diopun euskal filosofia, hau da, euskaldunak garen berea ba ote dugun mundua ikusteko molde bat, hori ukaezina da. Orain bertan zernahi gaiez euskaraz liburu aunitz egiten dira, eta horietan ez da ageri batzutan euskal izaerarik, Baroja edo Huarte Donibanekoaren liburuetan eta, erderaz ageri den euskal izateko era berezi hori, euskal kuisu ikaragarrizkoak biak. Eta euskara onean gainera oraingo liburu aunitz, baina erdera dario testuari, hagitz zaila da bereizten non den euskal eta non erdal, baina pentsatzeko moduan nabaritzen da. Mundua ikusteko molde euskalduna latinetik eta erretorika orotik hagitz urrun da, arriskutsua da alabaina esentzialismo hitzaz mintzatzea.
A.–Mintza gaitezen argitaratzeaz. Zer nola ibili dira hor kontuak?
E.G.B.–Argitaratzen arazoak izan ditut, ukatu zidaten argitaratzea, gero lehiaketara eraman eta horri esker. Niretzat garrantzizkoena argitaratzea zen, horrelako gai batekin banekien ez zutela argitaratuko. Eta gero pentsa, hau ikerlana dela, ta ondorioz, ez dakit ba, laguntza edo, zernahi den ez? Salmentatik badakit ez dezakedala deus esperatu, eta txistea ematen duen arren, nik egunero bazkaltzeko ohitura dut, nehola ere ezin utzia; nik utzi nuen aurreko lana hau arras kontzilia ezina baita bertze edozer gauzarekin, hau ikerlana da eta banekien hala ere hau gosez hiltzeko era pollita izan zitekeela, baina tira, argitarazioa hagitz zaila da, eta bat ere laguntzarik gabe ikerketari lotzea are zailagoa. Nik idaztetik eta gogoeta egitetik bizitzea hautatu dut, iaz utzi nuen lorazain lana honi ekiteko. Nik ezin dezaket bertze gauzarik egin, ezta kazeta artikulurik ere, hau arras kontziliaezina da, uste dut gainera sarri bertze liburu bat akituko dudala, orai hasi naiz idazten, erditzen.
A.–Zein luke gei?
E.G.B.–Orain ari naiz sakontzen nola aipatzen den mina, arras estekaturik egiaren kontzeptua dugunari, mina, denbora eta egia. Ez dakit oraindik nola gauzatuko den, idazterakoan gauzak bertzelakatzen dira arras eta ez dakit zer suertatuko den. Bertzalde ere Lakoizketaren landare sailkaketa eta azterketa egiten duen liburuarekin lanean ari naiz. Bertizaranako jaun hau erotzat hartu bazuten ere, beti ari zen landareei buruz galdezka jendeari, botanika mailan bide urratzaile zen gizon hau. Gero bestek erabili dute bere liburua, baina kontu handiegirik gabe. Etimologia aldetik eta landareen usantza eta herri sinesmenen aldetik ere interesgarria.
INAKI CAMINO

Liburua gaiak du zailtzen, zail baldin bada, ez hizkuntzak.
48-49

GaiezGizarteaFilosofia
PertsonaiazGIL1
EgileezCAMINO1Gizartea

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude