TOL, Musika Elektronikoa Belarriak Baretzeko


1987ko otsailaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
TOL Taldearen Oasis diskoa
"Oasis" Izeneko Diskoa Atera Berri Dute Elgoibartarrek
TOL, Musika Elektronikoa Belarriak Baretzeko
"Oasis" izeneko diskoa atera du Elgoibarko TOL taldeak. Musika elektronikoa goitik behera.
Duela bost bat urte hasi ziren Alberto Iriondo eta Jesus M. Sarasua elgoibartarrak sintetizadoreei zaratak ateratzen. Folk talde batzutan jo arren sinfoa eta musika elektronikoa gustatzen zitzaien: Tangerin Dream, Pink Floyd, Jean Michel Jarre, Mike Oldfield, Vangelis...
TOL.–Guk beste talde batzutan jotzen genuen baina folk musika. Guri gustatzen zitzaiguna berriz "Tangerin Dream" eta sinfonismoa zen, Mike Oldfield eta gauza horiek. Ez hori egitea baizik eta estilo horretakoa. Guk, lehenengo momentutik egin izan dugu gure musika. Bertsio pare bat kenduta gai guztiak dira guk egindakoak.
Hasieran txarada bat izan zen. Pare bat sintetizadore erosi eta martxan jarri. Orduan inork ez zeukan sintetizadorerik hemen. Gaur egun berbena-talde guztiak dauzkate guk baino ekipo sofistikatuagoak.
ARGIA.–Zer da garrantzitsuen sintetizadoreak eta erabiltzeko? Musiko ona izatea? Tekniko ona izatea?
T.–Azkenean sinplea da. Baina hasiera batean lio bat da. Guk kontserbatorioko estudioak baditugu. Bestela, ezin da. Bestela beti zaude instrumentuen pean. Musiko on batek, nahiz eta tresna eskas xamarra eduki, beti aterako du zerbait ondo. Aldrebes oso zaila da. Vangelis batek beti dauzka tresnak bere menpean.
A.– Bi sinte, kitarra, bateria, saxoa...
T.– Taldean hiru gara. Gero diskoan, bateria eta saxoa, hau jazz mundukoa. Ez gara talde estable bat. Alberto Donostian dago eta aste bukaeratan etortzen da herrira. Orduan, batzutan juntatzen gara jotzeko eta beste batzutan pasiara joateko. Horrela ezin daiteke talde bat aurrera atera.
A.–Aktuazioak eta?
T.–Ez, ez. Gero gainera, gu ezin gara frontoi batean sartu. Antzoki bat beharko genuke eta norekin jo? Rockero batzurekin aurretik? Bakarrik beharko genuke.
A.–Nola egiten dituzue pieza berriak eta?
T.– Albertok esaten du "okurritu zait hau", eta apuntatzen du idea bat edo melodia bat. Orduan hasten gara "egin leike", "zeharo eskasa da" eta horrelakoak botatzen. Poliki poliki denen artean ikusten ditugu gauzak. Egia esanda nahiko makala da konposaketarako gure prozesua.
A.– Prozesua bera nolakoa da?
T.–Inprobisazioa. Konposatzerakoan inprobisatu egiten da baina gero ez da inprobisatzen. Konposatzen da eta behin ja tema eginda dagoenean hortik aurrera dena berdin jotzen da. Igual soinu aldaketetarako froga batzuk egingo ditugu, baina hori listo dago.
A.– Zuentzako musika egiten duzue orduan...
T.–Bai, bai, bai. Eske guk ez diagu merkaturik. Musiko asko ibiltzen duk bere publikoan pentsatuz: "nahiz eta neri hau gustatu hau sartu behar diat, eta beste hau, eta hau..." ba, publikoagatik. Guk guretzako jotzen dugu. Oso lasai.
Orain diskoarekin arazo hori sortzen zaigu. Guk ezin dugu aktuaziorik egin. Zuzenean ezin dugu diskoan emandako sonido bera eman.
A.–Zergatik?
T.–Jendeak gure diskoaren erreferentzia dauka orain, eta aktuazio bat egitekotan soinu hori eman beharko genuke, eta gaur egun TOL-en soinua ez da hori.
A.–Orain arte egin du, zuen lanaren errekopilazio lan bat bezala ulertu behar al da zuen diskoa?
T.–Bai. Lehenengo aldea batez ere. Fetxaz fetxa daude gainera. Bigarren aldean azken gaiak daude. Piska bat igertzen da ja aldaketa. Saxoak beste toke bat ematen dio. Arregloak ezberdinak dira. Melodiak ere ezberdinak dira. Lehenengoak askoz ere folk toke gehiago dauzka. Elektronikoagoa ere bada.
A.–Zer moduz aritu zarete estudioan?
T.– Presaka. Hamabost egun baino ez ditugu izan grabatzeko. Tema hauek berriz grabatu behar izan ezkero ez litzateke berdina aterako diskoa. Desberdina izango litzateke. Gustora geratu gara disko honekin baina ez gaude oso konforme. Nobatada pagatu dugu estudioan. Gure ilusioa litzateke hemendik denbora batera guk nahi dugun bezalako disko bat ateratzea.
Dabid ZUAZALDE
43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTOL
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude