« Petit Casino » Laburmetraia, Errodatzen Ari


1986ko otsailaren 16an
Juan Luis Mendiaraza, "Lakamila Zine Produkzioak" taldeko buruari elkarrizketa

Donostian, Pasaian Eta Hondarribian Burutu Berri Dira Lehen Lanak
« Petit Casino » Laburmetraia, Errodatzen Ari
Donostiako zinemak, Pasaiako portua eta Hondarribiako aireportua dira filme labur berri honen eszenarioak. Bertan ari dira "Petiti Casino" filmatzen..
Kalean ihauteri giroa da nagusi. Leku batzuetan jaia egin nahi denean, beste batzuetan lanean ari izaten dira. Honela gertatu zen Juan Luis Mendiarazekin izan ginenean. Bera talde zabalago baten burua da, taldearen izena "Lakamila Zine Produkzioak". Ofizina "Txalupa"koekin daukate. Bi mahai, aulkiak, paper asko eta telefonoa. Lakamila asko eta telefonoa. Lakamila kasik telefono hutsa da, erabiltzen dutenagatik diogu. Elkarrizketa hau egin genuenean, bi egun falta ziren errodaiari hasiera meateko. Otsailaren 10ean ziren hastekoak. Astoria antzokiko komunetan.
ARGIA.– Lehenengoz kontaiguk, zein bide ibili duan labur hau egin arte?
J.L. Mendiaraz. Istorioa azken finean irudiarena duk, hordrekin zerikusia duena. Hasi gogoetatik, gustatzeagatik, gero bideratzea edok lehen kontaktoak oso mugatuak izan hituen.
A.– Esaterako, zein pelikula ikusi huen lehena?
J.L.M.- Aurreneko pelikula "Ben-Hur" izan huen, gero «El Tercer Hombre» Urretxuko zineman. aitak eramanda. Hor gusto bat hasten duk irudiarekin nolabait, gauzatuz joango dena. Gaur egun Zinema Industrian egiten dudan lehen gauza duk, super-8ak eta fotografiak tartean.
A.–Inon ikasi a1 duk?
J.L.M. - bai. Bartzelonan. Joan eta han topatu nian dena oso tekinikoa zela. Eta hemen modbidak, Franco hil ondoren, ikaragarrak zeuden orduan. Hara joan nintzenean katalanek historia honi begira zeuden. Han berriz dena oso tekinikoa huen, hain diru gutxikoa, hotza, beno, ikasketa mailan erreferentzia bat izan huen, bai, ba... ikasi nian fisika piska bat, eta horrelakoak.
A.–Gero hona etorri hintzen.
I.L M Ezin izan nuen zinemarik egin, edo ez nuen kontaktatu. Gogoan dut Euskal Zinemagileen Elkartea orduantxe sortu zutela. Etorri eta urte batzutara, baina artean ere Oteiza zegoela uste diat. Hasierak ziren eta nik ez neukan hor sartzerik. Igual bai, ez? Ez dakit. Orduan, ba, fotografiak egin nituen. Eta hemen teatroarena azaltzen duk. Aktorearen istorioa nanian. Bainan kamara atzetik. Eta halako hauetan nirekin bizi zenak Antzertin apuntatu ninduen. Eta han sartu nintzen. Batez ere aktore bat zer zen jakiteko. Kamara atzetik erreza duk esatea: sartu eta jezarri. Gero hori egiteak zenbat kostatu izan duen, hori duk, orain barrutik ikusita beste zera bat ematen zidak kamara atzean jartzerakoan.
A.– Aipatutako zine Industria horren barruan funtzionatzeak ze neurritan mugatu hau?
J.L.M. - Ez, ni ez nau mugatu. Nik ez nekien zer zen ine egitea, 35ean egitea behintzat, zer zen.
A.–Zelan gertatu zen gidoi aukeraketa? Bazegoen istorio gehiago?
J.L.M.- Kasualidadeagatik. Kasu honetan ideia ona huen. Baneuskan gidoi gehiago, baina beste gidoiak aurrera ateratzeko ez diat izan honekin izan ditudan laguntzak, edo kasualidadeak sortu diren bezala sortu direlako.
A.–Zer esan nahi duk kasualidadeak esaten duanean?
J.L.M. Destinoa. Bizitzak. Beste gidoiak egiteko ez dut nik orain dudan sarrera diru kopurua. Ez nuen infraegitura hainbeste ezagutzen. Nire inguruan ez zegoen jenderik orain adina zinearekin edo teatroarekin zerikusia duena. Askoz urrunago nengoen. Euskarazko klaseak etxekoandreei ematen eta EGArako, lehen D titulua zena. Zinegileak zine sarreretan eta horrela ikusten nituen.
A.- Cine Vasco delakoak infraegitura errazten al ziok lehen laburra egin nahi duenari?
J.L.M.- Beno, dinamika bat sortzen ari duk, eta dinamika horretan sartuz gero aukera gehiago daude, edo nik dauzkat lehen baino gehiago, azken finean ez dakit zergatik. Neurri batetan dinamika batzutan mugitzen duk asuntoa, eta ez dakit zenbat labur egingo diren aurten, baina nirea bezala beste hogei bat bazeuden.
A.– Nola ikusten duk prentsa bidez batez ere azaltzen dena Euskal Zinema dela eta ez dela.
J.L.M.–Ba "Nuevo Cine Vasco" ikusten diat. Uste diat hi gauza berezi behar direla: hizkera bat eta produkzio bat. Eta bi horien arteko konbinaketan zegok gakoa. Zein den konbinaketa? Ez dakit.
A.- Produkzioa aipatu duala, zenbateko presupostua duzue?
J.L.M. - Ez dakit. Egia esan. Bakarrik esango diat gobernutik 700.000 hartu behar dugula, eta jadanik gastatu dizkiagu.
A.– Bukatzeko: Ze jendek osatzen du ekipoa?
J.L.M. - Kamara Kalo duk, Agirresaroberen laguntzaile izandakoa. Mariasun eta Sandra produkzioaz arduratzen dituk, eta jende gehiago. Hogeitamar lagunetik gora parte hartuko du, esperientziadunak eta gabeak nahasten direla.
Julen MARKINA
41

GaiezKulturainemaEkoizleak
GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
PertsonaiazMENDIARAZ1
EgileezMARKINA1Kultura

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude