Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeei elkarrizketa
Gaurko Emakumea .
Emakumea Etxeko Lanetatik Kanporako Eginkizunetan
Emakumea etxeko lanetara lotuta ikusi degu beti. Ortik kampora ez du zer egin aundirik izan. Barzan gaur egun gizartea gure bearra ikusten asi dala esan genezake
Ez gaitezen aztu.gizonari bezelaxe eman dizkigula jaungoikoak adimena ta naimena ta, bera bezelaxe personak gerala.
Egin dezagun galdera au. Zertarako eman dizkigu bada Jaungoikoak doaiauek eta boste asko? Zertarako, geitu ta indartzeko ez bada?
IRIKI guitezen eta indar auek guztiak ez ditezela gure jazkera ta orrazkeratan bukatu. Ori guztia ondo dago, bestela ez giñake emakume izango. Bañan konturatu guitezen oietzaz gañera boste eginkizan bat dauzkagula.
Zer egin dezakegun
Ikusi ditzagun gaurko emakume batzuek emango dizkiguten erantzunak.
–Zer iruditzen zaizu: emakumeak egin al ditzazke etxekoak ez diran boste zenbait lan.
–Nere ustez, Emakumeak, etxean ezetzik, kanpora ere bestelako zer egin eta lan asko egin ditzazke. Gañera, beste zeregin asko egin bearrak donde guk gerok egin bearko ditugunak.
~ –Zer derizkiotzu: orain arte gizonezkoak egin dituan lanak, emakumeak egin al ditzazke?
–Bai, egin ditzazke. Emakumea ta gizonaren- adimenak ezberdiñak dira. Gizonak teori utsean lan egiten du, emakumeak berriz, praktika usai geiago ematen dio.
–Antz ematen al zaio emakumeari dagon lekuetan?
–Eztugo zar esanik. Arazo asko gizanak erabaki ditzazke, emakumeak ere arazo berbera oiek erabaki ditzake, baño boste era batera. Adi|bidez: emakumearen tankera ori emanaz.
–Zer lan iruditzen zaizkitzu onenak emakumearentzat?
–Gaur egun, emakumea edonun ikusten da. Edorein lanetan, baita politika berberan ere. Batez ere emakumearen lanak dira bere maitasun eta izatea eman ditrazken oiek: andereño-sendagille, soziedadeko laguntzalle (asistenta social). Baña onek ez du esan nai emakume batek ezin izan dezakeala, edota injeniero edo kimika-zale. Baña neretzat, gaur egun, lan oiek obeagoak dira gizanezkoentzat.
–Nolaz ikusten dezu soziedade ko laguntzaile "asistenta socia1" hori?
–Lan ori botez ere auxe da: berez gauz ez dan gizasemeari gizartean protxugarri izaten erakustea. Bakoitzari nor izaten erakutsi.
–Zer gertuketa eskatzen ditu asitenta social delako lan orrek?
–Sei urteko batxillerra, gero sarrerako ikasketak eta beste iru urte
–Zer gai ikasten dira iru urte oietan?
–Soziologia, psikolojia, deretxo, ekonomia, soziedade laguntzallerako eraketak, erlijioa, Gai auetan. teoriatzaz gañera, gero lanerako balioko dituzten gora berak, praktika utsean egiten dira.
–lkasketak bukatzerakoun lan berezirik izan oi al dezute?
, –Ikasketak bukatzarakoan lan berezi bat izaten degu, eta bakoitzak gero izango duan ekitaldiari buraz diarduna.
–Zer lekutan egin diteke lan au?
–Sendatokietan, oletan, parrokietan, ikastoletan...
–Eta ezin al dezateke esertxo ere egin baserri ta nekazarien artean ?
–Orain arte ez degu ezer askorik egin. Baña asko egin diteke. Batez ere emakume gazteekin.
Auxen da Ma Jesus Sukarrietak esan diguna. Badakigu bada emakumeak nundikan jo. Lan guztietan zer egin asko egin badezakegu ere, maitasun-gozotasan, piska bat eragin dezakegun lanotan batez dago gure tekia.
MIREN OLARREAGA
4