ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Akelarre: «Gurea Ez Da Berbena; Gurea Gau-Dantza Da»


1984ko uztailaren 22a
Akelarreren "Ari gara" diskoaren inguruan
Akelarre: «Gurea Ez Da Berbena; Gurea Gau-Dantza Da»
«Ari gara» izeneko diskoa kaleratu berri du «Akelarre»k. Beren hirugarren diskoa. Dantzara eragiteko musika, taldeak egiten duena urtean zehar ehundaka plazatan. Kanta guzti horietatik zenbait diskoan gordetzeko aukeratuak. Partaideak ezagunak: Anje Duhalde boza, Pako Diaz bateria, Markox Juaristi bajua, Iñigo Moñux kitarra (berria taldean) eta Aitor Amezaga piano eta sintheak jotzen.
«Ari gara» diskoaren izena eta beraienak ere antzeko zerbait beharko luke, arituak baitira aspaldidanik musikaren alor hauetan. Talde eta historia ezberdinetatik ailegatuak hona. Errobi, Gernika, Orquesta Mondragon, Enbor eta abar dira bost lagun horiek iragan dituzten taldeetako zenbait. Orain, finkatu eta talde sendoenetako bat bezala agertzen zaigu une honetan. Markox, Iñigo eta Aitorrekin egon gara IZko, estudiotan. Han hitzegin duguna zintak honela jaso du:
ARGIA.–Zuek batezere berbenatan ibilizen zarete...
AKELARRE. Berbena hitza alde batera uzten hasi behar diagu, zergatik berbenaren definizioa... auskalo baina kontzeptzioz da gauean-dantza. Gertatzen da erlazionatzen dugula garai batean. Franco garaian herriko plazatan: paperezko farolillo etabarren pean orkesta jarri eta horren inguruan egiten zenarekin. Guk egiten dugunak ez dik zerikusirik horrekin.
A.–Kontzertua ote?
AK.–Ez, kontzertua ez duk. Duk gau-dantza bat. Dantzaldia gauean.
A– Nolakoa da beraz zuek egiten duzuena? Zer da?
AK. Hasteko gurea duk egiten dugun musika guztia. Bigarren, dena euskaraz egiten diagu. Askok inglesa eta erabiltzen dizkiate. Guk gehienez itzuli egingo dugu zerbait kanpotik hartzerakoan. Gero, hemengo folkloretik hartutako gauzak ere geronek erabiltzen dizkiagu gehien. Kantu zaharrak berritzen... Rock edo jazz edo itxura berriz emanaz kanta zaharrak. Elementu hauekin ikusten da gure dantzaldiak ezberdinak direla besteenekin konparatuz.
A.–Azken batez, dena dantza egiteko pentsatua daukazuela.
AK.–Bai, hori ere bai.
A Ze paper jokatzen dute hor letrek?
AK.– Ba dantzan jokatzen ditek, ba, Anje euskalduna duk, ni ere bai, nik ez diat sekula kantatu erdaraz, ez zekiat gainera erdaraz kantatzen, raroa egiten zaik ez zaik ateratzen. Dantzaldiaren barruan jendeak ez ziok atentzio handirik ematen guk kantatzen dugunari. Jendea tabernan. festan.. Baina halere gelditzen dituk askotan begira Eta hitzak badik bere indarra. Zertaz hitzegingo diagu? Honetaz, bale. Eta egiten diagu olerki polit bat. Eta jendeak entzuten dik. Klaro gero diskoan sartzen dizkiagu kanta horiek eta orduan bai jendeak letrak entzun ahal izaten dituela.
A.–Badu bere pisua...
AK.–Diskoan, direktoan ez hainbat. Nik zuzenean denean ez ziet kasorik egiten, baina bada jendea entzuten duena, errepikak eta ikasten dituena. Gau dantza alaia duk, baina gauden garaian gauza tristeak ere badituk eta horiek ere kontatu behar dituk.
A.–Nola ikusten duzue zuen burua honelako talde batean? Lehen, profesional taldearena zenioten. Langile talde bat hortik bizi ahal izateko.
AK.– Musikoak kontsideratzen gaituk. Ezberdinak noski, dedikazio diferentearekin. Baina denok nahi diagu Akelarrreren barruan Euskal Herriko kulturan gure hondar alea jarri. Aportazio txiki bat egin. Musiko aldetik bakoitzak gure pausuak ematen ditugu. Akelarre bezala gure planteamenduak momentu honetan oso prolesionalak dituk. Pentsatu behar duk urte batzutan hemendik bizi behar dugula. Orduan esaten duk, zer egin? Dirua datorren heinean a lo tonto gastatu, edota pentsatu urtean ze lan egin, zenbat diru atera, ze gastutan sartu... Bizitzeko nahiko diagu? Tira.
A.– Komeniko huke zifra konkretutaz hitzegitea...
AK.–Ez diagu asko maite.
A.– Emanaldi bakoitzeko 100.000 pezta kobratzen dituzuela esan didak lehenxeago.
AK. Nahi duk desglosatzea? Teknikoek 18.000. ekipoaren amortizazioa 6.000 emanaldiko, 1.000 lokalagatik, 2.000 gasoila eta furgonetarenak, 2 edo 3.000 pezta reparaziotarako, beste 3.000 ekipo zaharra berritzeko... eta geratzen dena guretzat. Bost lagunentzat.
A.–Zenbat aktuazio urtean zehar?
AK.–Ehun eta hirurogeitik berrehunera urtean.
A.– Horietatik gehienak udan.
AK.–Noski.
A.– Itoiz-ek horren doblea kobratzen dik gutxienez.
AK.–Baina ekipoa alkilatu egin behar ditek eta oso garestia duk. Representantea ere ba ditek. Gero eta emanaldi gutxiago dizkitek gainera Diskoa atera zutenean bat bama orain...
A.– Dena dela ARGIAn egindako elkarrizketan ia dirurik ez zitzaiela gelditzen zioten.
AK.–Hala izango duk
A.–Eta zuek nola lortzen duzue erdia kobratuz emanaldiko bost lagunek eta teknikoek hortik bizi ahal izatea?
AK.– Doble lan eginda. Emanaldi askoz ere gehiago izanda. Guri ere ari zaiguk antzeko zerbait gertatzen gau-dantzekin, gehien kobratzen dutenetakoak bait gara. Lehen 100.000 esan diat baima horiek dituk gutxienez... eta herri askotan ezin duk hori ordaindu.
A.– Diskoak ere lagunduko dik ba emanaldi gehiago izaten!
AK.–Bai, hori bai.
A.–Saldu, zenbat disko saltzen ditu ,Akelarrek?
AK.– Aurrenengotan uste diat zortzi bat mila saltzen zirela.
A.–Itoizek eta Benitok adina ia ia. Gainontzekoek dexente gutxiago saltzen omen ditek...
AK.– Diskoak indarra zeukak ze ematen dik izena eta handitu egiten dik. Bestaldetikan duk urte guztiko lana plastiko batean saltzea. Ez duk bakarrik direkton jotzea. Hori delargo pasatzen duk. Baima diskoa hor geratzen duk. Kondizio hobeagoak ere lortu daitezke horren anparoan.
A.–Nola prestatzen dituzue diskoak?
AK.–Ez diagu diskoa egiten ala, goazen eta urte bete hori preparatzen. Ez diagu denborarik hartzen horretarako besteek negua hartzen duten bezala. Planteamendu diferentea duk gurea. Gurea duk hainbat gauzaren artean egindako beste bat. Kantak eginda dizkiagu eta, hau zer?. ondo diskorako . Eta ale, grabatzera.
Joxe MOLLARRI. Mikel ANTZA
Anje Duhalde eta Markox Juaristi, "Akelarre"ren boza eta bajua
35, 36

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakAKELARRE
EgileezANTIA1Kultura
EgileezMOLLARRI1Kultura

Azkenak
2023-06-04 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


2023-06-04 | Diana Franco
Teknologia
Beste teknologia bat, beste politika bat

Gizakion historiako eraldaketa nagusiak memoria kanporatzeko eta transmititzeko teknologiekin suertatu dira. Lengoaia eta bere espresio idatziaren teknologiaren garapenak gure gizarteen garapenerako funtsezkoak izan dira. Noizbait, gainera, gure gorputzaren memoria ere... [+]


Mugitzen ez denaren kateak

Euskal fedibertsoko topaketak egin dituzte maiatzaren 20an Oreretan. Euskal zer? Fedibertsoa, bai, ondo leitu duzu irakurle, sare sozial libre eta federatuak izendatzeko erabiltzen den hitza.


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


Eguneraketa berriak daude