Luze mintzatu ginen bertako zuzendaritz batzordekoekin
Karmelo Ikastola, Euskal Eskola Publikoaren Alde
Karmelo Ikastolak ba du izena egina ikastolen mugimenduaren barnean. Duela 20 urte sortua eta hamaika istorio latz pasea gaur egun 707 haur ditu, 30 irakasle eta bestelako 12 langile (idazkaritzan, jantokian, garbiketan,...)
Bilboko Santutxu auzategian kokaturik, D ereduaren arauera egiten dute lan, hau da, euskara hutsez. Hori ere zerbait ba da, erdaldun fama duen Bilbo horretan euskaraz bizi nahi duten familien ahaleginaren fruitua baita. Bertako zuzendaritz batzordekoengana hurbildu gara, ikastolen etorkizunari buruz dituzten eritziak biltzeko, eta elkarrizketa bideratzeko euskararen arlotik hasi gara.
ARGIA.–Nola da posible hain ingurune gogorrean haurrak euskara hutsez hezitzea?
K.I.–Aukera kontua da lehenengo; eta medioak jartzearena bigarren. Eskolaurrean hiru urteko harrekin hasten gara. Hiru talde ditugu, 20-25 haur ingurukoak. Batetik jatorrizko euskaldunak, bestetik erdizkakoak eta bestetik erdaldunak. Talde bakoitzean, haurrei egokituriko pedagogia darabilgu, talde guztiak ongi koordinaturik; horrela Eskolaurrea bukatu aurretik haur guztiak daude euskaldundurik. Esfortzu pedagogiko handia da, baina merezi duena.
A.–Azken Ibilaldiak berak ere erakutsi du ibili ba gabiltzala, ez?
K.I.–Bai, baina ez nahi genukeen bezain ongi. Hain zuzen, gu oso kezkaturik gaude ikastola-mugimenduarekin, ez baitugu argi ikusten etorkizuneko euskal eskola publikorantz doanik.
A.–Dena den, dakigunez, azkeneko batzarre batetan irakaskuntzako sare publikora sartzeko erabakia hartu duzue. Nondik nora dator erabaki hori?
K.I.–Arazoa aspalditik dator. Guk betidanik eduki dugu zerbitzu publikorako bokazioa. Horrela, duela lau bat urte, esperantza izan genuen, ikastolaren izpiritu hori Eusko Gobernuak hartuko zituen transferentziekin gauzatzea posible izango zela. Eta bidea egin nahian hasi ginen.
A.–Beraz, orduan sortu zen Euskal Eskola Publikoaren Aldeko (EEPA) mugimendua.
K.I.–Ez! Hori geroagoko kontua da orain dela bi urte ingurukoa, nolabait horrela pentsatzen zuten ikastola batzuren artean koordinatu beharra ikusi ondokoa, baina ordurako, aurretik izandako itxaropenak lainotzen hastia zeuden. Eta bi pausotan, lehenengo komenioa zela eta gero EIKE zela. Eusko Jaurlaritzak irtenbiderik gabe utzi gintuen.
A.– EIKE aipatu duzue. Ikastola askotan irtenbide gisa aurkeztu izan denak, ez dirudi zuen eritziz baliagarria denik. Zer dela eta?
K.I.–Hara! Gu ez gaude, batuko ez diren hiru bide egiteko prest. Ikastolatik Euskal Eskola Publikorantz nahi genuen eta nahi dugu jo, eskola euskaldunduz eta ez euskararako ghetto moduko eskola eginez. Horrela, EIKEren projektua ezagutu bezain azkar aztertu egin genuen eta 1983.eko Martxoan eginiko asanblada batetan, bozketaz gure Ikastola gehiengo handiz agertu zen EIKE delako projektuaren aurka. Ordurako martxan zebilen EEPA mugimendua.
A.–Nola bideratu zenuten bide hori?
K.I.– Hasteko, esan behar dugu, beti, asanblada egin aurretik, informazioa zabaldu eta kurtsokako batzarreak egiten ditugula. Orduan? erabakia hartu ondoren Gasteiza joan ginen negoziaketa eskatuz, sare publikorako baldintzak eskatuz. Udazkenean EIKE legea onarturik zegoen. Eta gobernutik aukera latza eskaini ziguten: EIKE onartu ala laguntzarik gabe gelditu, gure projektua beren asmo politikoen aurka omen zihoan eta.
A.– Baina EEPAk aurrera egin zuen, ala ez?
K.I.–Hola da. EEPA barruan mobilizazio-kanpaina antolatu zen Abenduan eta aurtengo Otsailean, zenbait hertsialdi eta Donostiako manifestazioarekin jarraituz. Baina ekonimiak ito egiten gintuen guztiok eta, EEPAren ideiarekin segitu arren, sare publiko transferituan sartu ala Gobernuaren biabilitate-plana eta EIKE hartu, beste aukerarik ez genuen eta puntu horretan geunden.
A.– Eta azkenean erabakia hartu duzue.
K.I.– Egin beharrekoa baitzen. Maiatzeko Asanbladan argi agertu ginen sare publikoan sartzearen alde. Baiezko botoak 595 izan ziren, ezezkoak 104. zuritan emanikoak 19 eta nuluak 2. Gauza garbia, beraz.
A.–Ez al duzue beldurrik, sare publiko horrek irentsi egin dezakeela zuen ikastola-izate hori?
K.I.–Dudarik ez dago. horranzko pausoa ematean áurki ditzakegun arriskuez asko pentsatu dugula. Hain zuzen ere prozesu bat ireki dugu, guk nahi dugun euskal eskola publikorantz abiatzeko eta hori segurtatzeko ba daude baldintza minimoak, gure ustez, onargarriak eta onartu beharrekoak. Baldintza batzu pedagogikoak dira: D eredua (euskara hutsezkoa) mantentzea, haurren eskolaratzea 3 urterekin hastea, orain gelako daukagun haur-kopurua mantentzea edo gutxitzea... Beste báldintza batzu erdi pedagogiko erdi laboralak dira: Klaustroa ez desegiteko oraingo irakasleak gutxienez bi urtez jarraitzea, irakaskuntzako lanpostuak kolpez konkurtsora ez ateratzea, irakasle ez direnen lanpostuak Udaletxearekin negoziatzea.... Beste batzu, ekonomikoak, hala nola, oraingo zorrak kitatzeko lokalen balorazio objektiboa egitea... Baina gure ustez, baldintza logiko eta onargarriak dira.
A.–Asmo ederrak baina, lortzeko biderik?
K.l. Gure aldetik, beti bezala, hitz egiteko prest gaude. Jo behar diren aldabak joko ditugu eta gero gerokoak.
Horrekin utzi ditugu. Gero gerokoak. Ezin uka hala ere, bere biziko 20 urteetan makina bat lan egin dutela ikastola honetakoek. Zorte ona zuen lanean.
J.R. ETXEBARRIA
28-29
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezETXEBARRIA3Gizartea