Andoain
Ez dut uste musikaririk egonen denik Euskal Herrian Koldo Otamendi, Kojo, ezagutzen ez duenik. Are gehiago, ez dakit musikaririk egonen ote den Otamendik elkarrizketatu ez duenik. Jotzen izan ezik, musikaren bueltako beste edozertan topa dezakezu andoaindarra Euskal Herriko edozein puntatan, baina beti egiten du buelta etxera, bere eskola izan den horretara: Andoaingo gaztetxera.
Buruntza mendian hiru haize errota handi eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen 2024ko abenduan Mendiko Haizie SL enpresak. Andoain, Urnieta eta Lasarte-Oriako lurrei eragingo zien proiektuak. ARGIAk jakin duenez, enpresak zentral hori ez eraikitzea erabaki du.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" mahai-ingurua Jone Larrañagak martxoaren 6an; San Joan eguna pasa berritan orduko zenbait testigantza idatziz jaso nahi izan ditut.
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen arteko azterketa konparatiboa aurkeztu du.
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi taldeak antolatuta, "Makroeolikoak, zertarako?" hitzaldia emango dute Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenak eta Ezkeltzu Bizirik taldeak.
Denborarekin kultur sormena aktibatzen dute, kontzientziak pizteko erreminta gisa, gainera datorkien makina-tzarraren aurrean ez isiltzeko deliberamentuz, edo batek jakin zergatik. Egunpasa kultural biribila antolatu dute martxoaren 15ean Aranon: Vidas irrenovables dokumentala ikusi ostean aerosorgailuen kokalekura mendi buelta eginda musikaz gozatuko dute eta arratsaldean Aitor Mendiluze eta Julio Soto arituko dira bertsotan balkoitik balkoira. Aranoko Xabier Legarreta bertsolariaren Oraingo haizeak sorta ekarri dugu artikulu honetara.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita eskolaren funtzio nagusietakoa.
Kazetaritza arloko zortzi finalisten artean dago June Fernández, ARGIAn argitaratutako Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa? erreportajeagatik. Sari banaketa ekitaldia Andoainen egingo dute.
Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?” erreportajeagatik.
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez puntako teknologiaz eraikitakoa izanik deigarria suertatzen delako jada pilatzen dituela aspaldiko erraustegien emisio mailak.
Andoaingo Ondarreta Herri Eskola ezagutzen al duzu? Herri erdi-erdian dagoen hori? Nirekin batera sarrerako atea zeharkatzen baduzu, patioan topo egingo duzu eskola publiko honetako 201 ikasleekin, guztien artean 24 jatorri eta 17 hizkuntza batzen dituztenekin. Barneratuko gara segregazioari aurre egiteko Jaurlaritzak martxan jarri berri duen matrikulazio dekretuaren pasilloetan; iritsiko gara hormak administrazioaren hitzak bezain zuriak dituen gela horietako batera eta bertan lasai eseri gaitezke etxetik euskaldunak diren umeek hutsik utzi dituzten aulkietan. Goazen. "Herri mailako arazo" honi buruz hitz egiteko gogotsu daude bertako kideak.
Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta atera du ondorioa Ekopoleko irakasle talde batek. "Legez kanpoko funtzionamendua" egon dela esaten du txostenak.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Beterri Saretuz egitasmoa berriz ere martxan da eta Andoainen egingo dute lehen topaketa eskualdeko enpresa, hezkuntza eragile eta erakundeen artean. Ekonomia eraldatzailearen balioetan eta partaidetzan oinarrituriko jendartea bultzatzea dute asmo.
"Ekintza  honekin adierazi nahi izan dugu hilotzak sortzen dituzten enpresek ez dutela euskal errepublikan lekurik izango eta euskal errepublika beharrezkoa dugula gerretatik alde egin eta heriotzaren industriak ixteko", dio Ehun mugimenduak, ostegunean (abenduak 29) Sapa arma industriaren Andoaingo egoitzaren atarian egindako ekintzaren harira zabaldutako oharrean.
Tonban ehortzirik artikulu sortarengatik eman dio saria epaimahaiak kazetari eta idazleari, Berria egunkarian argitaraturiko saila. Komunikazio saria Enpresabidea.eus atari digitalak jaso du. Hautagaien artean zegoen ARGIAko kazetari Amaia Lekunberri, Larrun gehigarrian anorexiaren inguruan idatzitako monografikoagatik. Epaimahaiak Pablo Gonzalezen egoera salatu eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarria ere egin du.
Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara deklaratzera deitu zuten haren kontrako salaketa bat medio.
Duela hamar urte pasatxo hartu zuten Amaia eta Nerea Arsuaga Etxebeste ahizpek Andoaingo baserrian barazki ekoizpena abiatzeko erabakia. “Baserria zaharberritzen ari ginela, ohartu ginen lursailak utziak genituela eta egoera txarrean jartzen ari zirela”, kontatu du Nereak. Gurasoek urteetan txukun mantendutako eta zaindutako lurrak  gainbeheran ikusteak amorrarazi egin zituen ahizpak, eta zerbait egin beharra zutela erabaki zuten. “Bagenuen beste zereginik, nik beste ikasketa batzuk nituen, ahizpa ume txikiekin zegoen… baina zerbait egin beharra genuen”, dio. Fraisoro eskolan izena eman eta lehen sektorean profesionalizatzeko apustua egin zuten biek 2011n.
Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak Esperientzia Trukeak egin ditu hainbat astez enpresa eta eragileen artean. Zikloa ixteko, emakumeen eskualdeko foroa antolatu dute asteazkenean Andoainen. Ekainaren 16an, bestetik, ekitaldi irekia izango da Astigarragan, ikasturtea amaitzeko.
Beterri Saretuz ekimenak antolatuta, enpresetako antolaketa ereduez hitz egiteko elkartu dira Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat kooperatiba eta erakunde. Enpresen barruan dauden lidergoak zein diren eta nola funtzionatzen duten aztertu dute.
Joan Mari Torrealdaik hil aurretik amaitu gabe utzitako liburua kaleratu dute Berriak, Elkarrek eta Jakinek, Euskaldunon Egunkaria-ren historiaz ikerlari euskaltzaleak zuen ikuspegia azaltzen duena. Asteartean aurkeztu dute Andoainen jendaurrean.
Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Ura erakunde publikoak lankidetza abiatu dute Leitzaran ibaiaren ibilgua lehengoratzeko. Maiatzean sinatu zuten hitzarmena eta udazken honetan ibai ertzeko landaretzari eragingo dion esku-hartzea egingo dute. Besteak beste, bisoi europarraren Interes Bereziko Eremu da Leitzaran.
Idazle eta kazetari andoaindarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta, bere liburu eta artikulu guztiak webgunea batean jasoko dituzte. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte urtean zehar erakunde eta kultura munduko eragileek.
Beterri Saretuz programaren baitan, enpresetan parte-hartze maila neurtzeko eta pertsonen ahalduntzea nola sustatu ikasteko saioa egingo dute ostegunean Martin Ugalde Kultur Parkean.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute.
Euskal probintzietan XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren dantzari buruzko eztabaidak eta liskarrak erreparatu ditu generoa ardatz hartuta Bakarne Altonagak, eta egindako lana Guziak dantzari liburuan argitaratu du.
Sei mila tona hondakinentzat prestatutako depositu batean aurreko egunetik pizturik zen suak indar hartu zuela ikusita, Sos Deiak zerbitzura deitu zuten Donostiako erraustegiko langileek. ARGIAk une hartan bertan izan zen pertsona batekin hitz egin du eta lekukotza hau ez dator guztiz bat Gipuzkoako arduradun politikoek eman duten azalpenarekin.
ELA sindikatuak salatu duenez, asteartean lan-istripua izan da Andoainen, AP-15 errepidean: ibilgailu baten kabinak su hartu du eta barruan zegoen garraiolaria hil egin da.
Euskadi Irratiko "Osasun etxea" saioak irabazi du 32. Rikardo Arregi saria. Komunikazio atalean aldiz, CodeSyntax konpainiak jaso du saria, "Egunean behin" aplikazioaren eskutik.
Aiurri aldizkariak eman du albistearen berri. 1615. urteko udal dokumentuetan dagoeneko agertzen da Illarramendi baserria. Eremu handiko supermerkatuarentzako eta ondoan dagoen enpresa handitzeko bota dute 400 urteko baserria.
Arrazakeria gabe, feminismotik, sexu aniztasunean eta euskaraz bizi nahi dugulako. Lelo horren pean, ezohiko argazkian, lau borroketan ari diren eragileak ikusi ditugu Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak norabide horri heldu nahi dio: hizkuntz eskubideak bestelako gizarte kolektiboengana gerturatu eta hizkuntzaren aldeko eragileak berak bestelako giza eskubideekiko konpromisoa adierazi.
Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.
Zortzi greba egun deitu dituzte langileek azaroaren amaiera eta abenduaren hasiera bitarte. Real Sociedad klubeko presidente Jokin Aperribayren familia gatazkan sartuta dago.
Zutik film laburrak Rikardo Arregi kazetari, idazle, pentsalari eta ekintzailearen figura berreskuratuko du fikzioaren bidez. Ainara Mendiola errenteriarrak zuzendu du lana eta 19:00etan emango dute Andoaingo Bastero kulturunean. Sarrera doan izango da.
Tortura eta erailketa kasuengatik salaketa bana jarriko dute udal gipuzkoarrek. Beste batzuen artean, Burgosko Prozesuko hiru kondenatu eta Batallon Vasco Español talde armatu parapolizialaren bi biktima dira tortura eta erailketa kasu horietako protagonistak.
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, EAJ eta PSE asteazken honetan bilduko dira akordioez hitz egiten hasteko. Bi alderdien arteko ituna berrestea da gertagarriena eta horren eraginez EH Bildu sei alkatetza gabe geratzea, baita PPk beste bat galtzea ere.
Titularreko esaldi horrekin hasten da Erraustegiaren lehen biktima naiz izenburupean A. P. siglei erantzuten dien Lasarte-Oriako pertsona batek maiatzaren 15ean bere buruaz beste egiten saiatu aurretik idatzitako gutuna. Maiatzaren 31n eskuratu du ARGIAk, berak propio bidalita. Azpian da osorik irakurgai.
Andoaingo bigarren apustu etxea da pasa den apirilean Zumea plazan zabaldu zutena. Gisa horretako aretoen aurkako jarrera azaltzeko, hainbat herritarrek kartelak jarri zituzten. Orain, epaitegira joateko zitazioa jaso dute hiru lagunek, aretoaren jabeak salaketa jarri ostean.
Ikas-prozesua euskalduntzeaz aparte, lan prestakuntza ere euskalduntzeko bidean dira, Lanbide Heziketako elkarteek eta erakunde publikoek egindako lanari esker, besteak beste. Hortaz, hurrengo ikasturtean ere, euskaraz ikasteko hamaika aukera izango da.
Aldi honetan Zuzenean Zure Esku saioaren hirugarren denboraldiko bigarren emankizuna Andoaingo Ipar Haizea elkarteak eraman du. Gipuzkoan eztabaida eragiten duen aktualitate gai bat mahain gainean ezarri dute: erraustegia.
Andoaingo Udalak komunikatua atera du urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgatako polemikaren harira. “Hankasartze batek pentsatzen ez genuen oihartzuna izan du”, adierazi dute.
Azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Andoaingo Udalak onartu  duen lanpostuen zerrenda berria. Euskararen normalizazioa axola zaion herritarrarentzako albiste inportantea dakar zerrendak: Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna.
Urtero Andoaingo Udalak euskarazko kazetaritzako lanak nabarmenduz ematen dituen Rikardo Arregi Sariek 30. aldia izan dute aurtengoa. Horregatik, ekitaldi berezia izan da urriaren 26an Bastero antzokian egindakoa eta baita sarien planteamendua ere: "Hamar mugarri" izan dira saritutakoak, hamar proiektu.
Rikardo Arregi Sariak aurten 30. edizioa ospatu du. "Hamar mugarri" saritu ditu aurtengoan, eta horien artean bat "Zeruko Argiatik ARGIAra" izenekoa izan da. ARGIA egiten duen egungo lantaldeak, bereziki eskaini zion saria 1980an ARGIAri eutsi eta ekin zion lehenbiziko lantaldeari. Langile talde haren ordezkari, oholtzara igo ziren, Joxemi Zumalabe gogoan, Josu Landa, Iñaki Uria, Joxemari Ostolaza eta Pello Zubiria. 51 urtez ARGIAn astero publizitatea jarri duen Zinkunegi Optikako Joxemari Zinkunegik eman zien saria. Hauxe da Estitxu Eizagirrek ARGIAko lantaldearen izenean irakurri zuen mezua:
Andoain Town Council (Gipuzkoa, Basque Country) has signed an agreement with Fiare. Socially excluded citizens, and those in danger of being so, will be able to ask for loans from the ethical bank without the guarantees required by traditional banks.
Andoaingo Udalak eta Fiarek sinaturiko hitzarmenari esker, bazterkeria egoeran dauden eta arrisku hori duten herritarrek mikrokredituak eskatu ahal izango dituzte banku etikoan, ohiko bankuek exijitzen dituzten baldintzetatik aske.
Andoaingo Ipar Haizea plataformak Change.org plataforman sinadura bilketari ekin dio, Zubietako erraustegiari buruz ETBn eztabaida publiko garbia eskaini dezaten. Azaroaren 20ko ilunabarra arte 3.853 herritarrek sinatua zuten eskaria.
155.000 herritarrek parte hartu dute orain arte Euskal Herrian estatus politikoaz egin diren herri galdeketetan. Igandean Getxon eta Galdakaon egingo dira kontsultak besteak beste, 160.000 biztanleko eremuan.
Behin batean izan ziren pilotari batzuk, zesta-punta nahiz raketa jokalari, Amerika amets izan zutenak. Izan ziren ametsa gauzatu zutenak, Juan Ignazio Zulaika, kasu, ametsaren gozotik bezainbat amesgaiztoaren ozpinetik dastatu zuenak AEBetan. Txik-txak blogean kontatzen du...
Andoaingo Udalak deitzen dituen Rikardo Arregi kazetaritza sariak banatu dituzte larunbatean. Kulturrizketak telebista saioak jaso du sari nagusia eta Kixoteneak erreportaje ilustratuen liburuak aipamen berezia.
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa berotzeko baliatu dute.
Martxoaren 1ean Andoaingo Basteron, 19:00etan aurkeztuko du liburua Xabier Lasa egileak. Ia 700 orriko lan honek lantzen ditu Errepublika garaiko euskalgintza, Etxeberriaren biografia eta XX. mendeko Andoaingo bertsolaritza. "Joxinixio paradigma modura ikusten dut, Errepublika garaian dena eman zuelako kausaren alde, bere kasuan, bertsolaritza", adierazi du Lasak.
Eszenatokiak utziko ditu Los Chikos Del Maíz taldeak denboraldi luze baterako. Aurretik ordea, Andoaingo gaztetxean izango dira apirilaren 23an. Euren ibilbidea izan dugu hizpide Nega abeslariarekin.
Larunbatean, martxoak 12, hondakinen errausketak herritarren osasunari dakarzkion kalteak salatzeko manifestaldia antolatu da Andoainen. Herriko Ipar Haizea plataformak antolatuta, Gipuzkoa osoko ia ziento erdi eragilek egin dute protestan parte hartzeko deia. Etxeberrieta plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan.