Zuzendari berria lehiaketa publikoaren bidez hautatuko du Donostiako Zinemaldiak

  • Jose Luis Rebordinos zuzendaria ordezteko bilaketari ekin dio Donostiako Zinemaldiak. Hautagaiei egiten zaizkien eskakizunen artean, ingeles “maila handia” eta euskaraz eta gaztelaniaz “komunikatzeko gaitasuna” eskatzen zaizkie.

Abian da Donostiako Zinemaldiko zuzendari berria hautatzeko lehiaketa publikoa. Joxemai (CC BY-SA 4.0)

2026ko martxoaren 4an - 13:27
Azken eguneraketa: 15:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazken honetan ekin zaio zinema-jaialdian abenduaren 31n kargua utziko duen Jose Luis Rebordinos ordezteko zuzendariaren bilaketa publikoari. Antolaketaz, Donostiako Zinemaldiaren administrazio-kontseilua arduratu da, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioak osatzen dutena. Batea enpresak eta "headhunting-ean espezializatutako giza baliabideen inguruko aholkularitza-enpresa batek" kudeatuko dute prozesua.

Hautagaiari ondorengo ezaugarriak edukitzea eskatzen diote: goi-mailako prestakuntza; ingeles “maila handia”; euskara eta gaztelaniaz “komunikatzeko gaitasuna”; esperientzia ikus-entzunekoetan eta sormenarekin lotutako erakundeen kudeaketan eta/edo zuzendaritza lanean; finantza eta aurrekontuetan trebetasuna; lidergo-gaitasuna; eta ezagutza izatea taldeen kudeaketan, negoziazioan eta komunikazioan. Gainera, frantsesa jakitea baloratuko dute. Izena emateko, curriculum vitae-a eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dira Batearen webgunera, galdetegia betetzearekin batera.

 


Donostiako Zinemaldia kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

2025eko irailaren 27
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...