Zuzendari berria izango du Donostiako Zinemaldiak: Maialen Beloki

  • Aurtengo edizioa izango da José Luis Rebordinosen azkena. Abenduan emango dio erreleboa Maialen Beloki donostiarrari. Zuzendariordea izan da Beloki azken hamar urteotan. Euskalduna da. Lehen aldiz emakume bat izango da buru.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2026ko apirilaren 28an - 09:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehiaketa publikoa egin ondotik, Donostiako Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak –Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioa– aho batez onartu du Maialen Beloki (Donostia, 1983) izendatzea Zinemaldiaren zuzendari. Beloki zuzendariordea izan da 2016tik; José Luis Rebordinosekin egin du lan eskuz esku.

Belokik funtsezko eginkizuna izan du jaialdiaren nazioarteko posizionamenduan, baita urte osoko jardueren garapenean ere. "Z365/ Urte osoko Jaialdia" eredua bultzatu du, eta lan egin du talentu berrien garapenean, prestakuntza zinematografikoan eta zinemaren inguruko pentsamenduaren sorkuntzan oinarritutako ekimen estrategikoan. Formakuntza aldetik, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta doktore titulua ere badu EHUn egindako Zinema Teoria, Analisi eta Dokumentazio gaietan. Irakasle gisa ere egiten du lan Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan, eta bertako Zuzendaritza Akademikoaren parte da. Lan ibilbidean, besteak beste, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzan egin du lan.

Rebordinosek abendu honetan hartuko du erretiroa. 2011tik izan da Zinemaldiaren zuzendaria, eta irail honetan egingo den 74. edizioa izango da Rebordinosen azkena. Belokiren lehenbizikoa, 2027koa, 75. edizioa izango da.


Donostiako Zinemaldia kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

2025eko irailaren 27
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.