Zubietako erraustegiko langileak borrokan: “Gure prekarietatea, zuen ardura”

  • Lan-baldintza duinak exijitzeko mobilizatzen hasiak dira Zubietako erraustegiko langileak. Ostegun eguerdi honetan, urtarrilaren 15ean, lehen elkarretaratzea egin dute lantegiaren atarian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 16an - 07:00
Noaua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Gure prekarietatea zuen ardura" dela gogorarazi diete Zubietako erraustegiko langileek aipatu hondakinen tratamendu plantaren kudeatzaileei. Ostegun eguerdi honetan, urtarrilaren 15ean, elkarretaratzea egin dute Eskuzaitzetako lantegiaren sarreran, "erraustegian lan-baldintza duinak orain! Urbaser errudun, Gipuzkoako Aldundia arduradun" aldarripean. Pankarten bidez argi adierazi duten moduan, bizi duten egoeraren atzean, "GHK eta Ekondakinen borondate falta dago eta Gipuzkoako Foru Aldundia da arduradun nagusia".

Izan ere, "urtebete luzez EKOBAL enpresarekin negoziatzen aritu gara langileak, Gipuzkoako Kale Garbiketako Hitzarmenak jasotzen ez dituen erraustegiko langileen lan-baldintza bereziak eta zehatzak arautzeko, baina, azkenean, hasierako egoerara itzuli gara langileak, jasan behar ditugun lan-baldintza penagarriak aitortzeko borondate ezagatik", salatu du langileen batzordeak.

Mobilizazio aldiari ekitea erabaki dute, bizi dituzten lan-baldintza prekarioak salatu eta baldintza horien hobekuntza jasoko duen hitzarmena adosteko.

"Arautu gabeko txandatasun, arriskugarritasun eta toxikotasun handia"

Zubietako erraustegian lanean dihardutenen lan-baldintza prekarioak ezagutarazi dituzte langileok. "Erraustegiko langileek sektoreko hitzarmenean arautu gabeko txandatasun, arriskugarritasun eta toxikotasun handia daukan ingurune batean lan egiten dugu, eta babestu eta ordaindu gabeko baldintzak ditugu. Enpresak hamabi ordura arteko lanaldi jarraituak egitera behartzen ditu jada osasunerako kaltegarria den 24/7 txanda sistemako langileak, aurreko edo hurrengo txandako langileak lanera ezin badira joan. Hori gutxi balitz, mantentze lanetako langileak asteburuetan erreten-zerbitzua egitera ere behartzen ditu enpresak, arautu eta ordaindu gabeko zerbitzu eta prestasuna ezarriz".

Horregatik, aipatu langileen batzordearen esanetan, erraustegiko langileek haiei "eskatzen zaien txandakotasuna eta etengabeko prestasuna aintzat hartuko eta arautuko dituen enpresa-hitzarmen bat aldarrikatzen dugu" eta hitzarmen horrek "egunero jasaten duten benetako arriskugarritasuna eta toxikotasuna ere" jasotzea.

Testuinguru horretan, langileen batzordeak honako galderok plazaratu ditu. "Ekobal, GHK eta Ekondakin jakitun al dira arautu gabeko hainbeste lanordu metatu egiteak langileen osasunean daukan eraginaz? Gipuzkoako Foru Aldundiak ezagutzen al ditu erraustegiko langileen baldintzak? Zer esan behar du egoeraren azken arduradun eta onuradun gisa?".

 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua

Langile borroka kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.