Zubietako erraustegia eraikitzea gerarazteko sinadura bilketa abiarazi dute

  • Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendua dago guraso talde batek hasitako ekimena eta helburua da Zubietan eraiki nahi den errauste planta proiektua geraraztea.


2016ko irailaren 9an - 09:59
Zubietako eremu honetan eraiki nahi du erraustegia Gipuzkoako Diputazioak. (Arg.: Noaua) Zubietako eremu honetan eraiki nahi du erraustegia Gipuzkoako Diputazioak. (Arg.: Noaua)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilketarako azalpenetan adierazten dutenez, “ez dugu nahi eta ez dugu onartuko sekula, azala utzi arte borrokatuko gara, gure seme-alaben osasuna arriskuan baitago”. Dagoeneko ekimenak gainditu du mila lagunen langa. Ondoko esteka honetan egin liteke bat ekimenarekin: Erraustegia geratu.

Noauan irakur daitekeenez, sinadura bilketa hau babesteak duen garrantzia nabarmendu dute kanpaina honen sustatzaileek. “Erraustegia hondakinak tratatzeko azken aukera da, ez baita jasangarria ingurumenarentzat, ezta osasuntsua bizidunontzat ere, arriskutsua baizik". Erraustegia eraiki nahi duten zero gunetik “potentzialki larria da 10 kilometro baino gutxiagoko eremuan bizi direnentzat eta kaltegarria orohar, guztion atmosferak jasan behar dituen isurketengatik”. Gurasoek gogorazi dutenez, erraustegia eraiki nahi den 5 kilometroko eremuan 26 ikastetxe eta 9.044 ikasle daude, 7,5 kilometrotara 72 ikastetxe eta 25.191 ikasle; 10 kilometro baino gutxiagora, 125 ikastetxe eta 44.314 ikasle. "Badira, halaber, ospitale, parkeak, eta kilometro batera baino gutxiagora dauden udalerriak ere”.

“Ama gisa partikularki eta gurasoak orohar, zuen sinadura behar dugu”, azpimarratu du sarean bilketa bultzatzen duten amak. Zehazten du baita ere erraustegiek kontrolaezina den gastua eragiten dutela. Presaz, arriskuez informatu eta kontsultatu gabe eraiki nahi dutela aipatu planta,  baina ez dutela halakorik onartuko, seme-alaben osasuna arriskuan ikusten dutelako.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.