argia.eus
INPRIMATU
Zubeldiak, Aristik eta Jauregizarrek irabazi dituzte Euskaltzaindiaren 50. Literatur Sariak

2008ko abenduaren 17a

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak lau Literatur Sari eman ohi ditu, baina 50. edizioan Mikel Zarate saiakera saria hutsik geratu da. Beste hiru ataletako irabazleak hauek izan dira: Mikel Zubeldiaren Ekilibristaren polka lanak eleberri alorreko Txomin Agirre saria jaso du, Pako Aristiren Josu Dukatiren proposamena obrak antzerki alorreko Toribio Altzaga saria, eta Amaia Jauregizarren Azazkalak jaten lanak olerki alorreko Arrese Beitia saria.