Zorrotzako sutearen biktimak diren "familia gatazkatsuei" ostatu ematearen kontrako manifestazioa

  • Zorrotzako Zazpilandako bizilagunek Ostatu-emate gatazkatsurik ez goiburupean manifestazioa egin zuten asteburuan Bilboko Udalak maiatzeko sutean kaltetuak izan ziren "familia gatazkatsuei" auzoko etxebizitzetan ostatu eman ez diezaien.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 18an - 13:21
(Arg.: Zorrotzako Taldeen Koordinakundea)

Zazpilandako auzokideak Zorrotzako sutea pairatu zuten familiei Udalak euren auzoan ostatu ematearen kontra agertu dira. Bizilagunen arabera, "gatazkatsuak" dira eta "bizikidetza arazoak" sor ditzakete. Auzokideen arabera, Udalak ez ditu Zazpilanda eta Zorrozgoitiko bizilagunak kontuan izan prozesua aurrera eramateko.

SOS Racismo mobilizazioen aurka agertu da eta antolatutako ekimenak "arrazistak eta diskriminatzaileak" direla adierazi du. Ildo horretan, plataformak Udalari eskatu dio auzoko eskakizunak eta presioak aintzat ez hartzeko eta adierazi du "gizaki guztiak haien etnia zein den kontuan hartu gabe gizartearen babesa jaso eta berdintasunean artatuta izateko eskubidea dutela".

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ezagutzera eman duenez, "Udalak araudia bete behar du" eta etxe gabe geratu diren familiek "ostatua jaso behar dute".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude