Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik

  • Gurera iritsitako gurasorik gabeko adin txikikoen erresidentziako langileek erabiltzen duten furgonetaren gurpilak zulatuta azaldu dira gaur goizean. Eskuin muturreko elementuak etxearen inguruan probokazioetan dabiltza egunotan. Euskalerria Irratian egin du salaketa Alex Mimenza zinegotziak.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 3an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Inoiz ez da arazorik izan bertan, elkarbizitza oso ona zegoen zonaldean” azaldu du Geroa Baiko zinegotziak Euskalerria Irratian, “Baina eskuin muturreko kide batek egindako bideo batetatik hasita, azken asteotan giroa nahastu da eta eskuin muturreko probokatzaileak ere azaldu dira”. Azken kasua gaur goizean bertan ezagutu da, “Udaltzainek baieztatu digute, norbaitek nahita zulatu dituela, egoitzan erabiltzen den furgoneta”. “Ezin dugu ahaztu pertsona zaurgarrienen aurka ari direla” salatu du Alex Mimenzak.


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.