Azokaroa ekimenez lepo dator aurten, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aurrekari

  • Ekainaren 6an 40 argitaletxeren lanak eskainiko ditu Ziburuko (Lapurdi) Euskal Liburu eta Disko Azokak. Aurretik, apirila eta maiatzean, bi liburu aurkezpen, hitzaldia eta kontzertua, errezitaldi musikatua, mahai ingurua eta bertso saio literarioa antolatu dituzte, euskal kultura eta literaturari “arnasgunea” emateko.


2026ko apirilaren 21ean - 21:20
Azken eguneraketa: 2026-04-25 17:10
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren zazpigarren edizioa ekainaren 6ean burutuko da. Dani Blanco / ARGIA (CC BY-SA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 6an ospatuko da ARGIAk eta Baltsan elkarteak elkarlanean antolatzne duten Euskal Liburu eta Disko Azokako zazpigarren edizioa. 120 metro luzeko erakusmahaian 40 argitaletxeren lanak izango dira ikusgai: 32 liburugintzakoak eta zortzi musikarienak. 

Aurtengo ediziora argitaletxe berriak batu dira: Naziogintza Kultura Elkartea, Udabiltza eta GILTzaera. Gainera, ondorengo taldeek kontzertu motzak eskainiko dituzte, eta mahaietan egongo dira beraien lanak aurkezten: Xabier Badiola, Maite Larburu, Pantxix Bidart eta Marie, eta Indigo taldea. Egunari bukaera emateko, 20:00etan, Jurgi Ekizak kontzertua emango du Oinherri erakundearekin elkar lanean. 

Azokaroa mamitsua

Azokaren aurretik ospatuko da hainbat herritan Azokaroa, apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 28ra bitartean, “euskaraz bizi nahi dutenei” euskarazko literatura eta kultura eskaintzeko. Ondorengoak dira antolatu dituzten saioak:

- Apirilak 30: Jone Bordatoren idazlearen Erroen izerdia liburuaren aurkezpena Azakineko Biltokin

- Maiatzak 7: Galeserari buruko gaualdia Ziburuko Baltsan, Robin Farrar ekintzaile eta irakaslearen hitzaldiarekin eta Gwilym Bowen Rhysen musikariaren folk kontzertuarekin.

- Maiatzak 16: Ulhaintsaren negarra luburuaren aurkezpen errezitaldi musikatua Urruñako Pilota plazan, Jon Garmendia idazlearekin eta Ortzi Oihartzabal musikariarekin. 

- Maiatzak 19: Larrialditik iratzarraldira mahai ingurua Euskal Irratiak irratian, Intza Gurrutxaga, Iñaki Iurrebaso eta Eneko Gorrirekin.

- Maiatzak 22: Miren Amurizaren Pleibak liburuan oinarritutako bertso saio musikatua Baigorriko Bixentainean, Miren Amuriza eta Maddi ane Txoperena bertsolariarekin eta Paule Bilbao musikariarekin. 

- Maiatzak 28: Deiadarrra liburuaren aurkezpena Donibane Lohizuneko Mediatekan, Aritz Ibarra egilearekin.


2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

2025eko ekainaren 9
Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.