Zezenketak egiterik ez dutela nahi aldarrikatu dute beste behin Donostian

  • Hirurehun bat lagunek parte hartu dute larunbatean Zezenketen Aurkako Gipuzkoako Plataformak antolatutako manifestazioan. Ohikoa den moduan, Aste Nagusia hasi baino ordubete lehenago egin dute Zezenak bizirik, zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon! lelopean protesta ekintza, Bulebarreko kiosko aurretik abiatuta.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko abuztuaren 10ean - 10:38
Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute kanoikadaren aurretik. Joseba Parron San Sebastian / Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irten baino minutu batzuk lehenago, gero eramango zituzten pankartak zabalguneko lurrean jarrita zituzten, eta kideetako batek toreroz jantzitako panpina puzgarri bat zuen eskutan, Jon Insausti alkatearen aurpegia zuena. Panpinak mezu bat idatzita zuen: “Baimena emateak konplize bilakatzen zaitu”. Gainera, plataformako kide Maite Gartziak adierazpenak egin ditu. Elkartzeko arrazoia azaldu du lehenik: Heriotza “agoniko” baten aurretik hamabost minutuz torturatzen duten animalia babesgabe batekin “enpatizatzeko gai” direla; eta berretsi du ez dutela Donostia “halako basakeria bati lotua” egoterik nahi, ezta hura sustatzeri edota haren bidez dirua egiterik ere. Ondorioz, “isilarazi nahi” badituzte ere, kalera irteten jarraituko dutela ohartarazi du. 

Amaieran, berriz, elkarteko bozeramaileek manifestu bat irakurri dute, datozen hamarkadetarako hiri ereduan tauromakiak izan dezakeen tokia zalantzan jarriz. “Nola egiten dute bat zezenketek Donostiaren etorkizunarekin? Ez dute lekurik errespetuan, jasangarritasunean eta enpatian ‘top’ izan nahi duen hiri batean”, galdetu dute Donostia Topera egitasmoari erreferentzia eginez. Halaber, duela urte batzuk zezenketen aurka egindako sinadura bilketa ere gogorarazi dute eta orduan herritarren zati batek adierazitako jarrera kontuan hartzeko eskatu diote udal gobernuari.

Manifestazioa animalien sufrimendurik gabeko jaien aldeko aldarrikapenarekin amaitu da,


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...