Zestoako Irakurle Gazteen Klubak 612 euroko ekarpenarekin lagundu du Global Sumud Flotilla

  • Martxoaren 14an egindako ekitaldiaren baitan, Zestoako Irakurle Gazteen Klubak elkartasun ekimena jarri zuen martxan Palestinako herriari laguntzeko asmoz. Gaztetxoek eurek sortutako materiala jarri zuten salgai: txapak, eskumuturrekoak eta giltzatakoak, eta herritarren erantzun onari esker, guztira 612 euro bildu zituzten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 13an - 12:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bildutako dirua Global Sumud Flotillari bidali diote. Flotilla gaur atera da Bartzelonatik, eta hainbat ekimenen bidez Palestinako herriari babesa helaraztea du helburu.

Ekimenak kultur sormenetik harago joan nahi izan du, gaztetxoek bultzatutako proiektuak elkartasun keinu ere izan baita. Horrela, Irakurle Gazteen Klubaren lanak kultur adierazpena eta konpromiso soziala uztartu ditu, herritarren parte-hartzearekin gauzatuta.

Ikusi ekitaldiaren bideoa hemen.


2026ko maiatzaren 21
Haizea, Libian geldiarazi duten lurreko flotillako euskal ordezkaria
"Nekaturik baina egoera oso onean gaude, bahiturik dauzkaten kideekin eta palestinarrekin alderatuta"

2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.