Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?


2025eko uztailaren 07an - 07:34
Azken eguneraketa: 13:20
Joxe Azurmendi, Gabriel Aresti eta Luis Villasante, Arantzazun Euskaltzaindia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskaraz hitz egiten duen gure herriak zortea izan du azken mende erdi luzean zehar gure herriari buruz pentsatzen aritu den figura bat edukitzegatik. Joxe du izena eta Azurmendi abizena. Oharkabean pasa daitekeen izena da. Bere obra milaka eta milaka orrialde emankorrek osatzen dute. Bere liburuak irakurtzeko zortea izan dugunok konturatuak gara ez dagoela ia esaldi hutsal bat bera ere bere hitzetan. Bere burua entziklopedia filosofiko gisa deskribatu genezake eta mundu mailako filosofo onenen mahaian eseriko genuke Filosofiaren munduan sartuta gaudenok.

Azurmendiren inguruan jendeari galdetu izan diodanetan bi erantzun tipo jaso izan ditut. Alde batetik, nire aurreko belaunaldiek eskainitakoa: ia goraipamenak besterik ez. Bestetik, nire belaunaldikoek eskainitakoa –90. hamarkadakoek, adibidez–: ezjakintasuna. EHUn Filosofia Gradua ikasi dutenek akaso izena entzun dute edo, asko jota, bere testu ikonikoetako bat irakurri. Unibertsitatetik kanpoko gazteek izena entzun ere ez dute egin. Azurmendi filosofoa, heldua eta euskal pentsalari sakona den heinean, desabantaila egoeran dago gaur egungo gazteon atentzioa bereganatzeko orduan, azalkeriaren, sinpletasunaren eta scrollaren aldean.

Gorakada izaten ari den eskuin muturraren aurkako erreminta intelektualak eskaintzen ditu

Zergatik Azurmendi? Edo hobe: zergatik Azurmendi gazteentzako, euskal gazteentzako? Azurmendiren pentsamendua eta obra ez da erudizio hutserako sortutakoa. Bere liburuak ez dira munduko edozein liburu kontsumitzailek irakurtzeko sortuak; ez dute best seller asmorik. Asmo konkretuak, kokatuak eta apalak ditu (azkeneko hau bere izaerarekin bat dator). Euskaldunontzako garatu zuen bere pentsamendua, hain zuzen, euskaldunok geure buruari buruz pentsatzen laguntzeko.

Azurmendiren pentsamenduaren abiapuntuetako bat giza-naturaren eta kulturaren arteko erlazioaren azterketa da. Esango nuke bere posizioa konplexua dela (ez, ordea ulergaitza) eta horrexegatik jende askok onartzeko zaila. Azurmendirentzako ez dago naturaren eta kulturaren arteko ezberdintasunik, ez baitago kultura jakin batean hazi, hezi eta garatu ez den gizakirik (gizabere, esango luke berak). Kultura dinamikoa den heinean giza natura ere dinamikoa dela defendatzen du eta, beraz, berdin-berdin jotzen ditu naturaltzat, adibidez, homosexualitatea eta heterosexualitatea edo euskalduntasuna eta espainiartasuna. Tolerantziaren eta gutxiengoen defentsaren aldeko mezua zabaltzen digu. Gazteontzako interesgarria den posizioa defendatzen du, izan ere, gorakada izaten ari den eskuin muturraren aurkako erreminta intelektualak eskaintzen ditu, zeinak nahastu egin baituen gizakia zer den eta nolakoa izan beharko lukeen bere moral hertsatzailearen arabera. Azurmendik gizaki bezala zer eta nolakoak garen pentsatzeko parada eskaintzen digu.

Zergatik zaigu interesgarria gazteoi Azurmendiren nazioaren inguruko ikuspegia? Gure herria ez-leku bihurtzen ari den zantzuak topatu ditzakegu

Azurmendiren pentsamenduaren bigarren zutarria nazioa da, euskal nazioa. Baina ez soilik euskalduna. Nazioa izatea zer den aztertu zuen, baina ez nazioaren inguruko jakintza eruditua garatzeko, baizik eta geure nazio txikiari buruz pentsatzeko tresnak eskaintzeko. Azurmendik ispilu bat jarri zigun euskaldunoi aurrean, erakusteko zer garen eta zergatik. Euskal Herritik joan zen tresna teoriko eta filosofikoen bila, etxera itzuli eta etxekoentzako pentsamendu eta filosofia oso emankorrak garatzeko. Antropologia filosofikotik abiatuta ondorioztatu zuen euskalduna izatea dugun ezaugarri naturaletako bat dela, eta gure natura zaintzeko tresnak eskaini zizkigun. Ez dirudi interes berezirik zuenik bere filosofia internazionala bihurtzeko, baizik eta plano internazionalean eta globalean gure herria aztertzeko, azaltzeko eta defendatzeko.

Zergatik zaigu interesgarria gazteoi Azurmendiren nazioaren inguruko ikuspegia? Gure herria ez-leku bihurtzen ari den zantzuak topatu ditzakegu, batik bat hirietan. Joera globalizatzaileek homogeneizatu egiten dituzte munduko txoko ezberdinetako azpiegiturak, kontsumorako objektuak eta kontsumitzeko moduak, ideologiak, pentsaerak, eta abar. Dena homogeneo bilakatzeak dena berdindu egiten du, eta anonimo bihurtu. Diferentziak ezabatzeak mesede eskasa egiten die txikituei (gu txikituak gara, ez ahaztu). Biktima papera hartu gabe, aktore ere izan gara gure herria ez-leku bihurtzen. Gazteok ekoizten eta produzitzen duguna anonimotasun horretan erortzen ari dela baieztatzen dute hainbatek, egiten duguna beste edozein txokotan egin daitekeelakoan. Indartsua da globalaren aldeko diskurtsoa hedabide ezberdinetan, lekukoaren edo kokatuaren kalte aritzen dena. Azurmendik, gureaz pentsatzen jartzen gaituenean, egiten duguna norentzako egin beharko genukeen planteatzera garamatza.

Gazteok badugu material nahikoa zuri esker gure herriaz gaurkotasunez pentsatu eta ekintzara pasatzeko

Elkarrizketa bat izan nuen duela pare bat urte filosofo gipuzkoar batekin. Azurmendi eta Chill Mafiaren artean antzekotasunak ikusten zituela baieztatu zidan. Lehenbizikoak filosofian eta bigarrenak musikan jardun arren, biek ala biek helburu antzekoak izan ditzaketela esaten zidan: testuinguru jakin batetik sortzen dute testuinguru berean kontsumituak izateko, publiko jakin bat helburu dutelarik; best seller asmorik ez eta aipatu testuinguru horretatik kanpokoek zer ulertuko duten horren kezkarik gabe. Eta Fermin Muguruza gehitu genezake. Mundura jo musika estilo berrien bila, baina musika bertakotu eta geure herriaren ispilu bilakatu.

Eskerrik asko, Joxe Azurmendi, nor garen pentsatzen lagundu diguzulako. Mundura irten zinen gure burua aztertzeko erreminta bila. Gazteok badugu material nahikoa zuri esker gure herriaz gaurkotasunez pentsatu eta ekintzara pasatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-16 | Iker Barandiaran
Benetako apokalipsiaren ateetan

Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025

--------------------------------------------------------------

Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


Eguneraketa berriak daude