"Zergatik ez da saihestu Reyren heriotza?"

  • Euskal gizarteko jende askori ukitu dizkio barrenak 2017ko egun arrunt batean euskal preso gazte batek bere buruaz beste egitea espetxean. Horixe egin zuen Xabier Rey iruindarrak martxoaren 6an. Nekez jo daiteke heriotza normal gisa, are gehiago gertatutako dispertsio baldintzetan, eta ETAk bere jarduera utzi zuenetik ia zazpi urtera.

Xabier Letona @xletona
2018ko martxoaren 12a
Xabier Reyren dantza taldekoek ireki zuten manifestazioa bere argazki batekin. (Arg.: X. Letona)

Hori guztia islatzen zen nolabait larunbat arratsaldeko Iruñeko mobilizazioan. Galdera airean zegoen manifestazioaren ibilbide osoan: heriotza hau saihestu bazitekeen, zergatik ez da saihestu? Eta galdera horren albokoa da Iruñean bildutakoen edo euskal gizarteko gehiengoaren buruan dagoen galdera sinplea: zergatik ez da dispertsioa amaitzen?

10.000 bat pertsona izan ziren manifestazioan antolatzaileen arabera. Dolua eta amorrua agerikoak ziren aurpegi, hitzaldi eta oihuetan. Golem Zinematik hasita Donibane auzoan eman zuen itzulia manifestazioak eta Azuelo Monastegiko plazan amaitu zen. Denbora guztian Espainiako poliziaren zaintza zorrotzaren menpe, ohi baino zorrotzago, kaskoa jarrita, armak eskuetan, hildako preso baten irudiaz armatutako manifestarien aurka oldartzeko prest.

Espainiako Gobernuko ordezkaritzak egina zuen oharra: “Gertutik jarraituko dugu ekitaldia, biktimen aurkako irainik egiten den ikusteko”. Eta adi, inoiz ez baita ziur jarraipenaren emaitza zein izango den; esaterako, bere ongi-etorrirako “aurrera bolie” idazteagatik estraditatu baitzuten preso ohi ezagun bat Irlandatik urte batzuk geroago.

Hiru oihu nagusi: “Xabi, gudari, gogoan zaitugu”, “Herriak ez du barkatuko” eta “Euskal presoak etxera”. Reyren argazkiak irekitzen zuen bidea, eta jarraian doluz jantzitako ikurrina, bere taldeko dantzariak, joaldun mutuak, mugimendu politikoa, familia eta jendetza eta tartean preso ohi ugari ere bai. Hego-haize zakarrak lagunduta iritsi zen manifestazio burua ekitaldi politikoa egin zen Azuelo Monastegiko plazara. Isiltasuna nagusi zen herritarren artean, Sorozabalen hileta-martxa ozen airean eta zirrara dantza erraietan.

Lehenik familiari sostengua emateko baliatu zen ekitaldia. Zirrara amorru bilakatu zen: “Herriak ez du barkatuko”. Oholtzara igotzean amak muxu eman zion semearen erretratoari eta anaia bikia espetxean zendu berri zen anaiari zuzendu zitzaion, unerik hunkigarrienetakoak sortuz: “Nola animatzen gintuzun bisitetan… minez baina batuta gaude familian, inoiz baino gehiago… espetxeak eraman du… eta hala ere, ez gaude amorruz, betirako maitasuna izango dugu”.

Dantzari bikoteak aurreskua eskaini zion familiari, eta gainerako dantzariek klabelinak, besarkadak eta muxuak.

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia izan zen azken hizlaria, eta luzeen jardun zuena. Lehenik argi utzi zuen Reyren heriotza espetxe politika kriminalaren ondorio izan zela, Espainiako Estatuak hil duela. Etorkizuna begira ere jarri zen: “Min handia egin digute, baina herri honetan milaka pertsona daude askatasunaren alde eta ez dugu etsiko”. Gatazkaz, finkatu nahi den kontakizun ofizial bakarra ez dutela inoiz onartuko eta badela ordua gainerako eragileek ere autokritika egin dezaten, ezker abertzaleak bezala, honek dagoeneko onartu baitu gatazkak eragindako sufrimenduan izandako erantzukizuna”. Urkullu lehendakariari galdetu zion ea Reyren heriotza ez ote zen injustua eta Barkos lehendakariari ea noizko antolatuko zen ekitaldi instituzionala harentzat.

Eusko Gudariak abestu zen ondoren. “Gora Euskaldi Askatuta” eta “Gora Xabier” oihuek eman zioten amaiera oroimen, elkartasun eta salaketa ekitaldiari.

Hemen Ekinklik-ek egindako argazki gehiago (CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri ditugu ARGIAra):

Ahotsa.info-ko bideo honetan ikus liteke hilerrian emandako azken agurra:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Iruņea

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-17 | Hala Bedi
Zaballako espetxeraino iritsiko da larunbateko martxa

Egun, zortzi euskal preso politiko daude Zaballako espetxean: Altsasuko zazpi gazteak eta larriki gaixorik dagoen Txus Martin bizkaitarra. “Ez da Ezker Abertzalearen auzia, Euskal Herrian, bizikidetza eta bakea lortzeko, denok dugu ardura aurreko zikloa era integral batean ixteko”, adierazi du Kalera Kalera dinamikak.


2018-12-13 | ARGIA
Zaballa, Basauri eta Martutenera martxak egingo ditu Kalera Kalera dinamikak Gabonetan

Espetxeen aurrean egingo dituzten mobilizazioekin, euskal presoen egoerarentzat "konponbide integrala" ekarriko duen agenda aldarrikatu nahi dute Kalera Kalera dinamika osatzen duten eragileek.


2018-12-11 | Ahotsa.info
"Estatuek ez dute zilegitasunik Giza Eskubideen Eguna ospatzeko"
MULTIMEDIA - erreportajea

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Egunarekin bat, euskal preso eta iheslari politikoen senidetartekoak kalera atera dira Iruñea, Gasteiz eta Baionan helburu batekin: pertsona ororen eskubide guzti-guztien errespetua, aitortza eta ezarpen unibertsal eta eraginkorra sustatu ditzaten.


2018-12-07 | ARGIA
40MinutuRock jaialdiaren bosgarren edizioak badu kartela

Otsailaren 22 eta 23an Durangoko Plateruenan egingo da 40MinutuRock. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte.


2018-11-27 | Iņigo Igartua
Beste lau euskal preso gerturatuko ditu Espainiako Gobernuak

Mikel Orbegozo, Xabier Tximeno, Igor Gonzalez Sola eta Gorka Fraile Iturralde dira Espainiako Gobernuak Euskal Herrira hurbilduko dituen hurrengo presoak. Azken pauso honek, espetxe legediaren aldaketa islatzen duela deritzo Barne Ministerioak.


2018-11-23 | Iņigo Igartua
Espainiako Gobernuak euskal preso politikoen gerturatzeak mantsotu ditu

Bost hilabetean sei preso baino ez ditu gerturatu Euskal Herrira Pedro Sanchezen Gobernuak. Beranduenez 2020an egingo dituzten hauteskundeetan hurbilketa hauek kalte egingo dioten beldurra dute, El Diario Vascok argitaratu duenez.


Presoen aldeko bi manifestaldi datorren urtarrilaren 12an, Bilbon eta Baionan

Bakegileek eta Orain Presoak dinamikak atzo eman zuten urtarrileko manifestaldien berri.


2018-11-12 | Iņigo Igartua
Karmelo Lauzirika presoaren lagunek istripua izan dute bisitara bidean

Karmelo Lauzirikaren familiakoek izan duten bigarren auto-istripua da. Aurten presoen dispertsioarengatik beren senideek errepidean izan duten  bostgarren ezbeharra da eta hamalau zauritu izan dira dagoeneko.


2018-10-24 | Ahotsa.info
Sara Fernandezen heriotzaren 15. urtemugan, motibazio politikoko indarkeriaren biktima izenda dezatela eskatuko dute

Iruñeko Alde Zaharreko Arrazoiak ekimenak Sara Fernandez gogoratuko du haren heriotzaren 15. urtemugan. Fernandez preso bat bisitatzera egindako bidaia batean auto istripuz hil zen.


2018-10-23 | ARGIA
Euskal presoen abokatuek PPren 2014ko amarru legala Europak ontzat ematea kritikatu dute

Iker Urbina eta Haizea Ziluaga abokatuek harrituta jaso dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia, besteak beste, Espainiako instantzia judizialetan ere iritzi desberdinak zeudelako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude