Zer neurri adostu ditu Goienerrek argindarraren igoerak eragin dion arazoa gainditzeko?

  • Bere bazkideei energia berriztagarrien bidez argindarra eskaintzen dien Goiener kooperatibak Aparteko Batzar Orokorra egin zuen martxoaren 22an, " argindarraren merkatuan izan den igoera izugarriak kooperatiban eragin duen krisi finantzarioa dela-eta". 450 bazkidek hartu zuen parte eta hiru neurri adostu zituzten.


2022ko martxoaren 29an - 08:14

Argindarraren prezioan izan den igoera handiak energia merkaturatzaile txikia den Goienerren altxortegi arazoak sortu ditu (elkarrizketa honetan azaldua dugu gaia xehe). Aurreko asteartean egin zen Aparteko Batzar Orokorrean egoera ekonomikoari irtenbidea emateko neurriak landu zituzten. 50 bazkide inguruk aurrez aurre hartu zuen parte batzarrean, eta beste ia 400 bazkidek modu telematikoan.

Onartutako hiru neurriak

Ondorengo puntuak bozkatu ziren Batzarrean eta guztiak onartu ziren:

    - Kapital Soziala handitzeko ekarpen berri bat baimentzea, bazkide kontsumitzaile guztientzat derrigorrezkoa izango dena eta gehienez ere 100 euroko balioa izango duena. 359 bazkidek bozkatu zuten alde eta 28k aurka.

    - Etorkizuneko fakturak aurrez igortzeko aukera babestea, diruzaintzako unean uneko beharrei erantzuteko tresna gisa erabiliz. 371 bazkidek bozkatu zuten alde eta 14k aurka.

    - COOP57 eta ACENEL elkarteetara atxikitzea. 368k bozkatu zuten alde eta 5ek aurka.

Goienerrek bazkideei bidalitako gutunean azaldu duenez, "Batzarrean proposatutako neurriak aho-batez onartzeak, ez du esan nahi egun batetik bestera ezarriko direnik. Egoeraren arabera erabakiko da zein ezarri eta zein baldintzekin, uneoro bazkide bakoitzaren egoera kontuan hartu eta informazio gardena helaraziz".

Batzarraren bideoa ikusgai

Batzarrean parte hartu ezin izan zuten Goienerreko bazkideek, bideoan dute ikusgai. Bertan azaltzen da zehazki gaia eta galdera erantzunetan eman zituzten argibideak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Munduan leku bat

Gutako batzuk hemen jaio ginen, zoriak erabaki zuen populazioaren %11 honen parte izango ginela. Beste batzuek erabaki genuen landatarrak izatea, eta lurraldearen %89an bizitzea. Denok onartu dugu hemen bizitzeak aparteko zailtasunak dituela, administraziotik ez dutela indar... [+]


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


Eguneraketa berriak daude