"Euskaldun bezala oso gogorra da sentitzea Euskal Herria ez dela zure herria, kanpo hizkuntza batek jan digula lekua, boterea, garuna, patrika, irudia, ispilua eta erreferenteen mundua, espaziorik gabe geratzen ari garela euskal sortzaileok hedabideetan, botere-guneetan, kanpo promozioetan, gehigarrietan, Gabon agurretan eta bururatzen zaizuen guztietan. (...) Globalizazioarekin munduan gertatu den bezala, non aberatsak gero eta aberatsago egin diren eta txiroak txiroago, Euskal Herrian ere erdal hiztunak gero eta ugariagoak dira, eta euskaldunak gero eta gutxiago, eta erdaldunak oso pozik daude banaketa horrekin, beren aldeko egoera dutelako; ez dute kezkarik eta interesik leize hori ezabatzeko".