Zein legek babestuko du hobeto haitzuloa, Itsasertzearenak ala Ondarearenak?


2010ko apirilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak otsailean aurkeztu zuen Debako (Gipuzkoa) Praileaitz kobazuloa babesteko dekretu berria. Atzo azalpen gehiago eman zuen Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean, EAk eskatuta. Besteak beste, Urgellek esan zuen 1988ko Itsasertze Legea dela haitzuloa babesteko tresnarik eraginkorrena. Aldiz, Aranzadi elkarteak uste du haitzuloa babesteko dekretu berria Kultur Ondarearen Legean oinarritu behar dela, Itsasertze Legeak ez duelako ez haitzuloa ez mendi magala babesteko balio, Sasiola harrobiko jarduerak erakusten duen moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


Eguneraketa berriak daude