ARGIA.eus

2020ko abenduaren 06a

Zein da onartu litekeen egia?

  • Osasun munduan lan egiten dugunontzat, gaixoari informazioa ematea da dagoen gauzarik zailenetako bat, berri txarrak eman behar direnean bereziki. Zenbat eta zein informazio eman behar den neurtu beharra daukagu, eta nola ematen den bereziki, gaixoaren jarrera egokia bilatzeko.

2010ko urriaren 10a
Felix Zubia

Sarritan aipatzen den gaia da, baina neurtzen zaila. Gaixoaren izaeraren arabera, batentzat lagungarri dena bestearentzat etsigarri izan litekeelako. Liburuek eta adituek diotenez, gaixoak onar lezakeen informazioa eman behar zaio, epeka, kaltegarri ez bihurtzeko. Neurria hartzeak ematen dizkigu lanak, hori jakitea oso zaila baita.

Aldaketa handiak eman dira azken urteotan alor honetan. Duela gutxi arte, jarrera erabat paternalista jarraituz, medikua zen informazioaren jabe bakarra, eta berak hartzen zituen erabaki guztiak, gaixoa eta bere ingurukoak kontuan hartu gabe. Pixkanaka, gaixoak geroz eta protagonismo handiagoa hartu du, azken finean bera baita bere gorputza, osasuna eta bizitza delako. Osasun langileon lana gaixoari laguntzea da, informazioa ematea, aukera ezberdinak azaltzea, eta hautatzen laguntzea. Ondo informaturiko gaixoak jarrera positiboa hartuko du, tratamenduan lagunduko digu, eta sendaketara iristea lortuko dugu.

Baina zer egin gaixotasuna sendaezina denean? Gaixoari esan ala ez esan? Noiz? Nola? Medikuon lana, bere ingurukoekin batera, gaixoaren nortasuna aztertzea da, bere jarrera eta usteak, eta horren arabera, informazioa ematen joan. Zilegi al da gaixoari informazioa ezkutatzea? Zer zenuke nahiago irakurle, egia osoaren jakitun izan, ala ezjakinean egon, gaitzak aurrera egiten duen bitartean.

Azken finean, heriotzari baino gehiago, bakardadeari, sufrimenduari eta minari dio beldurra gizakiak. Zorionez, medikuok ere ikasi dugu sendaezin den gaixoari laguntzen, beti asmatzen ez badugu ere. Berarekin izango gaituela jakin behar du gaixoak, bere minak eta estutasunak arinduko dizkion botikak baditugula, eta azkena iritsita, ez dugula alferrikako kalbarioa luzatuko. Gure betebeharra sendatzen saiatzea delako, eta sendatu ezin denean, arintzen laguntzea, beti gaixoaren alboan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak





Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude