argia.eus
INPRIMATU
Zaramak bira eskainiko du 14 urteren ostean

2009ko otsailaren 24a

Utzi zutenetik hamalau urtera, Zarama taldeak itzultzea erabaki duela jakinarazi du bere blogaren bitartez. Zarama birziklatua jarri diote izena birari eta datarik zehaztu ez badute ere, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte kontzertuak. Taldekoek esan dutenez, hiru hilabete daramatzate entsegu lokalean sartuta. Estudioan abestiren bat edo beste berriro grabatzeko asmoa azaldu dute, eta kontzertuak arrakastatsuak badira, agian beste zerbait ere grabatuko dutela aitortu.