argia.eus
INPRIMATU
“Zapalduon memoria” jardunaldiak egingo dituzte martxoan Gasteizko Gaztetxean
  • Herri honen memoria kolektiboari ale bat eskaintzea xede, egitarau mardula prestatu du Gasteizko Gaztetxeak martxoaren 3tik 28ra bitartean. "Erresistentzia ekintza da memoriari eutsi eta bizirik mantentzeko lan egitea", diote Zapalduon memoria jardunaldien sustatzaileek.

Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko otsailaren 18a

Gaztetxeko kideen hitzetan, "memoria, oroimena edota historiaren errelatoa, oraina arrazoitzeko ariketa dela deritzogu eta, beraz, arma ideologikoa, boteredunek haien onurarako erabiltzen dutena, gatazka desitxuratuz, iritzia sortuz eta borroka politikoak deslegimizatuz".

Terrorismoaren Biktimen Memorialaren proiektua jarri dute adibidetzat. "Hainbat eragile sozialen salaketa-kanpainak piztu ditue eta memoriaren instrumentalizazio saiakera horren aurrean kezkatuta eta interpelatuta sentitu gara geu ere. Orokorrean gizarteak eta, zehazki, geuk ditugun hutsuneak identifikatzera ere eraman gaitu: historiaren inguruko ezagutza mugatua eta horri buruzko hausnarketa falta nabaritu ditugu".

Egitaraua irekiko du Harkaitz Cano eta Adur Larrearen Antzara eguna komikiaren aurkezpenak. Hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta Pasaiako badia dokumentalaren proiekzio-solasaldiak osatuko dute programazioa.