“Zabor” bihurtu den lehengaiari bigarren bizitza emateko proiektua

  • Duela sei bat urte iritsi zen Rakel Santamaria Gamiz-Fikara. Ez zuen ordura arte artzaintzarekin eta artilearekin inolako harremanik izan, baina kontzientzia ekologistak lehengai horrekin lotutako egitasmoren bat martxan jartzera bultzatu zuen: “Hona iritsi nintzenean, konturatu nintzen inguruko artzainek artilea zaborretara botatzeko aukera besterik ez zutela, eta sekulako pena ematen zidan horrek”. Bere kabuz, artilearekin zer egin zitekeen aztertzen eta han-hemen kuxkuxeatzen hasi zen, eta horrela sortu zuen 2017 urtearen bueltan Artilea Mundura proiektua.


2022ko otsailaren 07an - 06:21
Azken eguneraketa: 07:24

“Nire bikotearen lehengusu bat artzaina da Gipuzkoan, eta artile zakuak zaborretara bota behar zituela ikusi nuen. Orduan esan nion ezetz, ez botatzeko, zerbait eginen nuela nik horrekin”, dio Santamariak. Izan ere, kontzientzia ekologistak mugituta, plastikoaren eta antzeko materialen erabilera murrizteko saiakeran ari zen lehenagotik, eta zenbait objektutan plastikoa ordezkatzeko artilea material interesgarria izan zitekeela iruditu zitzaion: “Deba inguruko emakume batengana joan nintzen artilea lantzen ikastera, eta behin teknikak ikasita, hura lantzeko makina bat ere erosi nuen”.

Bikotearen lehengusuaren artilearekin hasi zen, baina pixkanaka hurbilean ardiak zituztenei ere jasotzen hasi zen: “Hemen gehienak ez dira artzainak, etxe inguruko larreak-eta garbitzeko ardi gutxi batzuk bakarrik dituzte”. Denek zaborretara botatzen zuten artilea –horretarako ordaindu egin beharra da kasu askotan, gainera–, eta beraz, begi onez hartu zuten proposamena. Bestetik, Latxa Esnea kooperatibarekin ere elkarlanean aritu da bizkaitarra. Kooperatibak artzainei artilea erosi eta kilo asko biltzen dituenean, garbitzera bidaltzen dute kanpora. “Latxa ardiaren artilea beste mota batzuetakoekin nahasten dute han, haria egiteko eta kardatzeko”.

Panpinak, oinetakoak, plantillak...

Latxa Esnea kooperatibarekin abiatutako elkarlan horretatik lortzen duen artiletik, oinetakoak egiten ditu Santamariak. “Oinetakoen kasuan, guztia eskuz egitea ezinezkoa litzateke, lan asko eskatzen du-eta”, dio. Sarako Iletegia proiektuan lortu dute ardi latxaren artilea bakarrik erabiliz lan egitea, baina oso leku gutxitan egiten dela hori dio: “Guk gure artilea besteenekin nahasten dugu kasu honetan”.

Behin artilea garbituta, hura harrotzea eta feltroa egitea dira hurrengo pausoak. Haria gutxitan egiten du Santamariak, sokak egiteko bakarrik erabiltzen du. Bestela, normalean, feltroa darabil artilezko produktuak egiteko: panpinak, zapatilak, osagarriak, xaboiak, margolanak… denetik egiten du, eta sortutakoak inguruko artisau merkatuetan eta denda ekologikoetan saltzen ditu. “Nik honekin ez dut dirurik irabazten, ekologiarekiko maitasunagatik egiten dut. Helburua gehiago da kontzientziazioa egitea, beti plastikoa beharrean, gauza naturalak ere erabil ditzakegula ikusteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude