Zaballako presoei haizagailuak erosteko aukera debekatu diete, “Euskal Herrian ez duelako hainbeste bero egiten”

  • Tenperatura altuen aurrean, haizagailuak erosteko aukera izatea eskatu dute, baina zuzendaritzatik ezezkoa jaso dute, Euskal Herrian "ez duelako hainbesteko berorik" egiten. Iaz ere eskatu zuten eta ezezkoa eman zieten. 

Zaballako espetxea, artxiboko irudi batean. Juanan Ruiz / Argazki Press (Copyright)

2026ko ekainaren 5ean - 11:50
Azken eguneraketa: 13:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaballako espetxeko preso talde batek salatu du haizagailuak erostea debekatu diela espetxeko zuzendaritzak, Euskal Herrian ez duela "horrenbesteko berorik" egiten argudiatuta. Presoek jakinarazi dutenez, joan den asteko bero boladan, ziegetan gauerdian 29 graduko tenperatura izan zuten.

Presoen hitzetan, eguneko eta gaueko ordu asko ematen dituzte ziegan itxita eta bertan ez dago haize korronterik; tenperatura "jasangaitzak" pairatzen dituzte. "Egunez egin duen beroa espetxeko hormen zementuan mantentzen da". 

"Sinesgaitza bada ere, 2026an eta Gasteiztik kilometro gutxi batzuetara, haizagailu bat erostea debekatuta dago. Kalean egoera horren aurrean beharrezkoa den toki guztietan ezohizko neurri eta plangintzak garatzen ari direnean bitartean, guri, presoei, baztertuta uzten gaituzte", salatu dute. Azpimarratu dute, halaber, beste espetxeetan haizagailuak eros daitezkeela. 

Ez da lehen aldia presoek haizagailuak erosteko eskatu dutena. Iaz ere bero boladak izan zirenean zuzendaritzari eskatu zioten haizagailuak kanpoan erosteko baimena. "Ezezko borobila jaso genuen". 

Urtebete igaro da eta eskaera bera egin diote zuzendaritzari, pertsona askoren osasun egoera eta adineko pertsona asko dagoelako tarteko eta hori kontuan hartzeko. Zuzendaritzak ezezkoa eman die. Presoek adierazi dute bien bitartean espetxeko funtzionarioei haize egokitua jartzen dietela.


Irakurri gehiago: Espetxe baldintzak Gizartea
Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...